Guadi Galego
Guadi Galego, jaiotzez Guadalupe Cribeiro Galego, (Cedeira, Coruña, Galizia, 1974) abeslari eta musikari galiziarra da.
Guadi Galego | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cedeira, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
guadigalego.eu | |
Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar, besteak beste, Espainiako Estatuko Errealitate Eleaniztunaren Sustapenerako Saria, Immersion diskoan zazpi hizkuntzatan —galegoz, euskaraz, portugesez, araneraz, asturieraz, katalanez eta gaztelaniaz— egindako lanagatik.[1]
Biografia
Guadi Galegok oso gazte ekin zion musika ibilbideari.1997tik gaita-jotzailea, pianista eta abeslaria izan zen Berrogüetto taldean.Hiru disko grabatu zituen, 2008ko urtarrilera arte. Espido eta Nordestin@s bikoteko kide ere izan zen. Bere bakarkako ibilbidea Benzón albumarekin hasi zuen, 2009an argitaratu zena. Disko hau galiziar zein espainiar kritikak goraipatu zuen, urteko diskorik onenaren saria eta Musikaren Sarietarako hautagaitza jasoz.
"Lúas de outubro e agosto" diskoa aurkeztu zuen 2014ko azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean. Bertan, "Matriarcas" abestia sartzen du, benetako emakumeei eta haien eguneroko bizitzari omenaldi bat eginez.[2]
2017an, Letra Gallegoen egunerako antolatutako jardueren harira, Heziketa eta Baliabide Zentroak (CFR) antolatutako ekitaldi batean parte hartu zuen, ikastetxe eta institutuetan abesbatzen kantua sustatzeko helburuarekin, gaur egungo talde eta abeslari galiziarren errepertorioa oinarri gisa erabiliz.Hori dela eta, Navantia ontziolan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako mila ikasle inguru elkartu ziren, Guadi Galegorekin batera beren gaietako bat grabatzeko, "Chea de vida" (Bizitzaz betea) Ramón Bermejoren gidaritzapean.[3][4]
Hurrengo urtean, maiatzaren 17an, Letra Gallegoen egunean, Andreu Buenafuenteren Late motiv telebista saioan jardun zuen, artista galiziar bezala espresuki gonbidatua estatu mailako programa batean zuzenean aritzeko.[5][6] Urte bereko urrian, Emakume landatarren Nazioarteko Egunaren saria jaso zuen [7]Landa Eremuko Emakumeen Federazioaren (FADEMUR) eta A Coruñako Aldundiaren izenean.[8]
Discografia
Lanak
Lanak Nordestin@ekin
- Nordestin@s (2006, Falcatruada).
Sariak
- La Opinión saria, 2005eko Galiziako bigarren diskorik onenaren kritika espezializatuak emana, Espido lanagatik.
- La Opinión saria, 2009ko galiziar album onenaren kritika espezializatuak emana, Benzón lanagatik
- Da Crítica Galicia de Música saria (2015)
- Eduardo Pondal Fundazioaren Bos e Xenerosos saria, 2015ean.
- Martín Códax 2016 saria egile-kantuaren kategorian.
- 2018ko Galiziako Kulturaren Rebulir Saria Musika Gallegoaren kategorian
- 2020an Espainiako Estatuko Errealitate Eleaniztunaren Sustapenerako Saria.IMMERSION lanagatik.[11]
Sariak Berrogüettorekin
- Galiziar kritikak 2002an galiziar album onenaren La Opinión saria.
- 2002an Arte eta Musika Zientzien Akademiak artile Musikaren Sarien VI. Edizioan galizierazko album onenaren sariaren finalista.
- Preis Diere Deutschen Schallplattenkritik , Alemaniako kritikaren 2002ko folk talde onenaren saria.
- 2002an Grabazioaren Arte eta Zientzien Latinoamerikako Akademiak izendatua, Grammy Latino Sariak ren 3. ediziorako, Folk Musikako album onenaren atalean.
- Preis Diere Deutschen Schallplattenkritik , World Music-eko disko onenaren alemaniar kritikaren saria, 2007an 10.0 lanagatik.
- Kritika galiziarrak Galiziako bigarren albumik onenari emandako La Opinión saria, 2007an 10.0 -gatik.
- Galizierazko album onenaren sariaren finalista Musikaren Sarien edizioan, "Musikaren Arte eta Zientzien Akademiak" emandakoa [[2007].
Sariak Nordestin@rekin
- Galiziar kritikak 2006ko galiziar album onenaren La Opinión saria eman zion
Erreferentziak
- Eslava, Ane. ««Galizierazko musikan normalizazio prozesu bat gertatzen ari da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- Coruña, La Opinión A.. Guadi Galego presenta un canto de amor a la mujer y a la libertad este 25-N. (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- (Gaztelaniaz) «Mil alumnos cantan junto a Guadi Galego en Navantia» La Voz de Galicia 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- 1000 NENAS E NENOS CANTAN "CHEA DE VIDA". (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- Guadi Galego: "Estamos pasando por un dos momentos máis duros para a lingua galega". (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- https://www.youtube.com/watch?v=MrVvEH6BAOY. (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- Día Internacional de las Mujeres Rurales, 15 de octubre. (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- La Diputación y Fademur reconocen a Guadi Galego en el día de la mujer rural. (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- Guadi Galego presenta su disco «O mundo está parado». (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- INMERSION. (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- Guadi Galego. (2020). «Canto a las siete lenguas peninsulares» 20 minutos (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).