Guadalupe (eskualdea)
Guadalupe[1] (frantsesez Guadeloupe, /ɡwadəlup/ ahoskatua; antillar kreolez: Gwadloup) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (DOM) da, Antilletako uhartedi txikia. Hego Amerikako kostatik 600 km iparraldera dago eta Dominikar Errepublikaren ekialdean. Prefektura Basse-Terre hirian dago.
Guadalupe | |||
---|---|---|---|
Guadeloupe | |||
| |||
[[Fitxategi:|200px]] | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Basse-Terre 15°59′49″N 61°43′58″W | ||
Azalera | 1.703 | ||
Punturik altuena | Soufrière | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Ary Chalus (PS) | ||
Ary Chalus (en) | |||
Legebiltzarra | Regional Council of Guadeloupe (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 384.315 (2021) 756 (2020) | ||
Dentsitatea | 236,07 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +590 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | GP | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | GLP | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.Europlug (en) , AC power plugs and sockets: British and related types (en) eta Type E (en) | ||
Internet domeinua | .gp | ||
regionguadeloupe.fr |
- Artikulu hau Frantziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalupe».
Izena
Izena Extremaduran (Espainia) dagoen Guadalupe herritik datorkio, Ama Birjina han agertu omen zelako. Guadalupek (arabieraz, Wad al luben) "ibai ezkutua" esan nahi du. Behinola, Karukera izena zuen ("Ur ederren uhartea").
Uharteak
# | Uharte | Bizt. (2010) | Bizt. (99) | Hazkunde | Azalera (km²) | Dentsitate |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Grande-Terre | 197.620 | 196.767 | ▲ %+0,43 | 586,68 km² | 337 |
2 | Basse-Terre | 189.713 | 172.693 | ▲ %+9,86 | 847,82 km² | 224 |
3 | Marie-Galante | 11.561 | 12.488 | ▼ %-7,42 | 158,01 km² | 73 |
4 | Terre-de-Haut | 1.787 | 1.729 | ▲ %+3,35 | 5,22 km² | 342 |
5 | La Désirade | 1.579 | 1.620 | ▼ %-2,53 | 21,42 km² | 74 |
6 | Terre-de-Bas | 1.095 | 1.269 | ▼ %-13,7 | 7,58 km² | 144 |
7 | Petite-Terre | 0 | 0 | _ | 1,70 km² | _ |
Hiri nagusiak
# | Hiria | Bizt.(10) | Bizt. (99) | Hazkunde | Uhartea |
---|---|---|---|---|---|
1 | Pointe-à-Pitre | 131.523 | 132.751 | ▼ %-0,93 | G-T & B-T |
2 | Basse-Terre | 35.545 | 36.126 | ▼ %-1,61 | Basse-Terre |
3 | Sainte-Anne | 24.192 | 20.410 | ▲ %+18,5 | Grande-Terre |
4 | Petit-Bourg | 23.199 | 20.528 | ▲ %+13,0 | Basse-Terre |
5 | Le Moule | 22.381 | 20.827 | ▲ %+7,46 | Grande-Terre |
6 | Sainte-Rose | 20.155 | 17.574 | ▲ %+14,7 | Basse-Terre |
7 | Capesterre-Belle-Eau | 19.321 | 19.568 | ▼ %-1,26 | Basse-Terre |
8 | Morne-à-l'Eau | 16.725 | 17.154 | ▼ %-2,50 | Grande-Terre |
9 | Lamentin | 15.913 | 13.434 | ▲ %+18,5 | Basse-Terre |
10 | Saint-François | 14.797 | 10.659 | ▲ %+38,8 | Grande-Terre |
Historia
Guadalupeko lehen biztanleak arawak amerindiarrak izan ziren, arrantzaz eta nekazaritzaz bizi zen herri baketsua, K.a. 330. urtean. Geroago, gaur egungo Venezuelatik iritsi ziren Karibeko indioek uhartea inbaditu eta Karukera izena eman zioten. Europarren iritziz, Guadalupe Kristobal Kolonek 1493an aurkitu zuen.
Frantziak 1635. urte inguruan kolonizatu zuten eta karibetar indioak bakandu zituzten, haiek esplotatzeko saiakera antzuaren ondoren. Afrikako esklaboak eraman zituzten eta azukre-kanabera sartu, Guadalupeko baliabide ekonomiko nagusitzat. Esklabotzaren indargabetzearen ondoren, eta azukre-kanaberaren landaketak utzi ondoren, uhartearen erakargarritasuna erabili zen.
Gaur egun, Guadalupeko biztanleria amerindiar, europar, afrikar eta indiarren nahasketa da. Elkarrekin kultura kreolea sortu zuten eta lasaitasunean bizitzea proposatu zuten.
Pertsonaia ezagunak
- Maryse Condé (1937-), idazle feminista.
- Lilian Thuram (1972-), futbolaria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Guadalupeko Eskualde Kontseiluaren webgune ofiziala
- Guadalupeko Kontseilu Orokorraren webgune ofiziala