Guérande
Guérande (bretainieraz: Gwenrann) Bretainiako udalerria da. Administratiboki Frantziako Loira Atlantikoa departamenduan dago, Loirerria eskualdean, eta Bro Naoned lurralde historikoan. 2013ko erroldaren arabera 15.858 biztanle ditu.
Guérande | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Loirerria | ||||||||||
Departamendua | Loira Atlantikoa | ||||||||||
Alkatea | Nicolas Criaud (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Guérande | ||||||||||
Posta kodea | 44350 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 47°19′41″N 2°25′45″W | ||||||||||
Azalera | 81.44 km² | ||||||||||
Mugakideak | Herbignac, Batz-sur-Mer, La Baule-Escoublac, Le Pouliguen, Saint-André-des-Eaux, Saint-Lyphard, Saint-Molf eta La Turballe | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 16.151 (2021eko urtarrilaren 1a) 109 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 198,32 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Hiri senidetuak | Dinkelsbühl, Dolgellau eta Castro Marim | ||||||||||
ville-guerande.fr |
Geografia
Izen bereko penintsulan kokaturik dago, kostaldean, Saint-Nazairetik 19 kilometro mendebaldera eta Nantestik 80 kilometrotara.
Guéranderen inguruan 1.700 hektareatako gatzaga erraldoia dago. IX mendean hasi ziren ustiatzen eta 1500 urterako gaur egun eraikita dagoenaren %80a jadanik egina zegoen.
Historia
Monumento megalitiko ugari daude, honek erakusten du K.a. 5200-2200 urteen artean populatua egon zela eta toki garrantzitsua izan zela. Burdin Aroaren amaieran bi tribu galiarrek hartu zuten penintsula, Venetiak iparraldean kokatu ziren eta Namneteak hegoaldean. Bigarren hauek erromatarren aliatu bihurtu ziren eta garapen handia izan zuten, iparraldeko venetiak ordea erahilak edo esklabu gisa salduak izan ziren. III mendean lurraldea ebangelizatua izan zen, Nantesko Saint Clair apezpikua nagusitu zen horretan.
VI mendean bretoiak iritsi ziren eta hauek sortu zuten lehenengo herrixka, gaur egun Guérande dagoen tokian. Bretainiako lehen dukea zen Nominoe-ren garaian, 848 inguruan, apezpikuaren egoitza bihurtu zen denbora labur batez eta honek hiriaren garapen handia ekarri zuen. X mendean hiri gotortua bihurtu zen eta Erdi Aroan Bretainiako historiako pasarte garrantzitsuak gertatu ziren bertan, esate baterako Bretainiako Oinordetza Gerraren amaierako bake ituna bertako Saint Aubin elizako aldarean sinatu zen 1365eko larunbat santuan. 1381 urtean Ingelesen eta Frantsesen arteko borrokan Bretainia neutrala izango zen agiria ere berta sinatu zen.
XV mendean harresi handiek inguratu zuten Guérande. XVI mendean zehar Roueneko merkatariek bertako gatza erosi zuten eta hiria aberastu egin zen. Hurrengo mendeetan hiri burgesa bihurtu zen. XV eta XVI mendetako etxe ugari eraitsi eta granitozko eraikinak altxatu zituzten hauek, hiriaren eraikin guztien %50a eraldatu zen horrela.
Ondasun nabarmenak
- Harresiak: Frantzian ongien mantentzen den harresietakoa da. XIV eta XVI mendeen artean eraiki ziren eta 1.434 metrotako luzera dute. Lau ate ditu, denetan aipagarriena Saint-Michel atea da. 1877an Frantziako monumento historiko izendatu zuten.
- Saint Aubin kolegiata: VI mendean jadanik bazen eliza txiki bat bertan. Hainbat aldiz suntsitua izan zen eta beste hainbatetan berreraikia. 1853an Frantziako monumento historiko izendatu zuten.
- Notre-Dame la Blanche eliza: XIV mendeko eliza gotikoa da. 1910an izendatu zuten Frantziako monumento historiko.
- Guérandeko gatzagak: Ramsarko hitzarmenaren barnean ezarri ziren 1971ean. Urtean 15.000 tona gatz ekoizten da eta 300 tona gatz-lore.
- Brière Natur Parkea: 490 km² hartzen dituen parkea da, hauetatik 170 km² hezeguneen osatzen dute. Grand-Lieuko aintzira dago barnean, Frantziako aintzira handiena neguan.
- Inguruan hainbat herrixka polit daude, hala nola, Clis, Saillé, Careil, La Madeleine...
Jaialdiak
Bi jaialdi nagusi ospatzen dira Guéranden:
- Jaialdi zeltiarra (abuztuan)
- Erdi Aroko jaialdia (maiatzean)
Demografia
Biztanleria
2007an Guérande udalerrian erroldatutako biztanleak 15.356 ziren. Familiak 6.044 ziren, horien artean 1.549 pertsona bakarrekoak ziren (640 bakarrik bizi ziren gizonak eta 909 bakarrik bizi ziren emakumeak), 1.895 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 2.091 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 509 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du:[1]
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Etxebizitza
2007an 7.625 etxebizitza zeuden, 6.143 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 1.182 bigarren erresidentzia ziren eta 299 hutsik zeuden. 5.775 etxeak ziren eta 1.712 apartamentuak ziren. 6.143 etxebizitza nagusietatik 4.465 bere jabearen bizilekua ziren, 1.572 alokairuan okupaturik zeuden eta 107 doan lagata zeuden; 86 etxek gela bat zuten, 543 etxek bi zituzten, 915 etxek hiru zituzten, 1.389 etxek lau zituzten eta 3.210 etxek bost zituzten. 4.633 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 2.750 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 2.890 etxetan bat baino gehiago zituzten.[2]
Biztanleria-piramidea
2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen:
Gizonak | Adinak | Emakumeak |
---|---|---|
4 | 20 | |
12 | 32 | |
44 | 124 | |
60 | 124 | |
168 | 260 | |
248 | 260 | |
264 | 276 | |
288 | 344 | |
256 | 284 | |
568 | 464 | |
444 | 564 | |
632 | 596 | |
584 | 596 | |
372 | 448 | |
332 | 348 | |
354 | 316 | |
646 | 573 | |
600 | 532 | |
492 | 476 | |
344 | 300 |
Ekonomia
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 10.068 ziren, horien artean 7.173 aktiboak ziren eta 2.895 inaktiboak ziren. 7.173 pertsona aktiboetatik 6.591 lanean zeuden (3.566 gizon eta 3.025 emakume) eta 582 langabezian zeuden (256 gizon eta 326 emakume). 2.895 pertsona inaktiboetatik 1.049 erretiraturik zeuden, 1.069 ikasten zeuden eta 777 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[4]
Diru sarrerak
2009an Guérande udalerrian 6.423 unitate fiskal zeuden, 15.830 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 19.425 euro zen.[5]
Ekonomia jarduerak
2007an zeuden 1.169 komertzioetatik, 111 erauzte enpresak ziren, 17 janari enpresak ziren, 4 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 1 garraiorako elementuen fabrikazioko enpresa zen, 43 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 137 eraikuntza enpresak ziren, 276 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 16 garraio enpresak ziren, 71 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 14 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 61 finantziazio enpresak ziren, 66 higiezinen enpresak ziren, 141 zerbitzu enpresak ziren, 129 administrazio publikoko enpresak ziren eta 82 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[6]
2009an zeuden norbanakoentzako 226 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 13 banku bulegoak, 4 funerariak, 9 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekuak, 1 ibilgailuen alokairu bulegoa, 3 autoeskolak, 11 igeltseroak, 26 margolariak, 22 zurginak, 23 iturginak, 14 argiketariak, 7 eraikuntza enpresak, 15 ile apaindegiak, 4 albaitariak, 1 aldi baterako lan enpresa, 36 jatetxeak, 23 higiezinen agentziak, 4 tintoreriak eta 5 apaindegiak.[7]
2009an zeuden 104 establezimendu komertzialetatik, 1 hipermerkatu zen, 4 supermerkatuak, 3 brikolaje denda handika, 2 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 12 okindegiak, 3 harategiak, 2 kongelatu-dendak, 6 liburu dendak, 21 arropa dendak, 15 etxerako tresna dendak, 4 zapata-dendak, 1 elektrotresna denda zen, 7 altzari dendak, 5 kirol-dendak, 2 drogeria, 6 lurrin-dendak, 2 bitxi-dendak eta 8 lore-dendak ziren.[8]
2000. urtean Guérande udalerrian 81 nekazaritza-ustiategi zeuden, 2.295 hektarea erabiltzen.[9]
Hezkuntza eta osasun ekipamenduak
2009an 2 tratamendu laburretarako ospitale, iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako ospitale 1 bat, tratamendu luzeetarako ospitale 1 bat, 2 psikiatriko, 6 botika eta 3 anbulantzia zegoen.
2009an 3 haur-eskola eta 9 lehen-hezkuntzako eskola zegoen. Guérande udalerrian 3 Bigarren Hezkuntzako ikastetxe, 2 hezkuntza orokorreko lizeo eta 1lizeo teknologikoaBigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 1.601 ikasle zeuden, Hezkuntza orokorreko lizeoetan ez zegoen 893 eta lizeo teknologikoetan 379.
Gertuen dauden herriak
Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.
Iruditegia
- Saint Aubin kolegiata.
- Guérandeko harresiak.
- Saint-Michel atea.
- Alde zaharra.
- Guérandeko gatzagak.
- Jaialdi zeltiarra.
- Bissin-go zutarria.
Erreferentziak
- Population et logements par commune depuis le recensement de 1962 (1961 pour les Dom) à 1999
- Logement, 1968-2007
- Population par sexe et âge quinquennal de 1968 à 1999. http://www.recensement-2007.insee.fr+(Noiz kontsultatua: 2010-07-13).
- Emploi et population active 1999 et 2007
- Revenus fiscaux des ménages en 2008
- Créations et stock d'établissements par commune en 2009
- Nombre d'équipements des services aux particuliers
- Nombre d'équipements et de services dans le domaine du commerce en 2009
- Exploitations agricoles
Kanpo estekak
- (Frantsesez)Résumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena.
- (Frantsesez)Évolution et structure de la population INSEEren udalerriko datuen fitxa.
- (Frantsesez)France par comune Frantziako udalerri guztietako datu zehatzak mapa baten bitartez eskuragarri.