Groucho Marx
Groucho Marx edo Julius Henry Marx (New York, 1890eko urriaren 2a – Los Angeles, Kalifornia, 1977ko abuztuaren 19a) umorista eta aktore estatubatuarra izan zen.
Groucho Marx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julius Henry Marx |
Jaiotza | Manhattan, 1890eko urriaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Manhattan |
Heriotza | Cedars-Sinai Mediku Zentroa, 1977ko abuztuaren 19a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Eden Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Sam Marx |
Ama | Minnie Marx |
Ezkontidea(k) | Ruth Johnson (en) (1920ko otsailaren 4a - 1942) Kay Marvis (en) (1945eko otsailaren 24a - 1951) Eden Hartford (1954ko uztailaren 17a - 1969ko abenduaren 4a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta irrati-esataria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Robert Benchley |
Kidetza | Marx anaiak |
Izengoitia(k) | Groucho Marx |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
marx-brothers.org… | |
|
Marx anaien (Chico, Harpo, Gummo eta Zeppo) buru izan zen, hirugarrena adinari dagokionez, eta haiekin batera hainbat pelikula ospetsu egin zituen 1921etik 1957 arte. Familia judua osatu zuten.
Gezurrezko bibotea eta purua ziren haren ezaugarri ezagunak.
Filmografia
Humor Risk (1921) • The Cocoanuts (1929) • Animal Crackers (1930) • The House That Shadows Built (1931) • Monkey Business (1931) • Horse Feathers (1932) • Duck Soup (1933) • A Night at the Opera (1935) • A Day at the Races (1937) • Room Service (1938) • At the Circus (1939) • Go West (1940) • The Big Store (1941) • A Night in Casablanca (1946) • Love Happy (1949) • The Story of Mankind (1957).
Esaldi famatuak
- Asko gozatu dut antzezlan honekin, batez ere etenaldian.
- Duela asko, emakume batekin bizi izan nintzen bi urtean, haren gustuak eta nireak berdinak zirela konturatu nintzen arte: biok genituen neskak gustuko.
- Ene seme, zoriontasuna gauza txikiez eginda dago: yate txiki bat, luxuzko etxe txiki bat, aberastasun txiki bat...
- Zentabo bat nahi izango banu semearen eltze-itsua apurtuko nuke -seme bat izango banu.
- Gure amak haurrak izugarri maite zituen. Edozer gauza emango luke ni bat izateko.
- Lubakiak zulatu! Gure gizonak etengabe erortzen diren bitartean! Ez dugu lubakirik zulatzeko denborarik. Aurrefabrikatuak erosi beharko ditugu.
- Zergatik eta nola iritsi zara hogei seme-alaba izatera. Senarra maite dut. Nik ere oso gustuko dut purua, baina noizbehinka ateratzen dut ahotik.
- Nirekin ezkondu nahi duzu? Aberatsa zara? Erantzun lehenengo bigarren galdera.
- Ez pentsatu gaizki nitaz, emakume; zureganako interesa sexual hutsa da-eta.
- Gero arte laztana... Arranopola! Afariaren kontua oso garestia da!... Eskandalu bat da!...Nik, zu banintz, ez nuke ordainduko.
- Kontua ordaintzea?... Hori ohitura zentzugabea!
- Ezkontza da dibortzioaren arrazoi nagusia.
- Gizon handi bakoitzaren atzean emakume handi bat dago. Eta haren atzean emaztea.
- Zakurrez kanpo, liburua da segur aski gizonaren lagunik onena. Eta barruan segur aski ilunegi dago irakurtzeko.
- Gela-zerbitzua? Ekarri gela handiago bat.
- Zergatik nengoen emakume horrekin? Zu gogorarazten didalako, egia esan, berak zu zuk baino gehiago gogorarazten dit.
- Edaten dut beste pertsonak interesgarri egiteko .
- Ezerezetik hasita, miseriaren maila altuenetara iritsi naiz.
- Hil egin zara ala ordularia gelditu zait.
- Adin oso txikian jaio nintzela aitortu behar dut.
- Gau zoragarri bat pasa dut. Baina ez da hau izan.
- Telebistak gauza miragarriak egin ditu nire kulturagatik. Norbaitek telebista pizten duenean, liburutegira joaten naiz eta liburu on bat irakurtzen dut.
- Zergatik kezkatu behar naiz etorkizunaz? Zer egin du etorkizunak nigatik?
- Zure liburua hartu nuen lehen unetik lurrera erori nintzen barrezka. Noizbait irakurtzea espero dut.
- Bai noski, ulertzen dut. Bost urteko haur batek ulertuko luke. Ekar diezadatela bost urteko haur bat!
- Ez dut inoiz aurpegi bat ahazten. Baina zure kasuan salbuespen bat egingo dut.
- Hauek dira nire printzipioak. Ez bazaizkizu gustatzen, baditut beste batzuk .
- Nori sinistuko diozu? Niri ala zure begiei?
- Inoiz ez nintzateke onartuko ninduen klub bateko kide izango.
Bibliografia
- "Many Happy Returns", 1942.
- "Groucho and me", 1959 ("Groucho eta ni", Meettok 2006, Harkaitz Canoren itzulpena).
- "The Groucho Letters: Letters from and to Groucho Marx", 1967 ("Correspondance de Groucho Marx", Gallimard 1990; "Las cartas de Groucho", Anagrama 1999).
- "The Groucho Pile: An Illustrated Life", 1976.
- "Beds", 1976 ("Camas", Tusquets 1997).
- "Memoirs of a Mangy Lover", 1989 ("Memoires d'un amant lamentable", Seuil 1984; "Memorias de un amante sarnoso", Tusquets 2000).