Große Aue
Große Aue Alemaniako ibai bat da, Weser ibaiaren ibaiadarra dena, azken honen, ezkerraldetik.
Große Aue | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 22 m |
Mota | ibai |
Luzera | 84,5 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 52°14′44″N 8°32′44″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.522,31 km² |
Arro hidrografikoa | Weser Basin (en) ![]() |
Bokalea () | Weser |
Ibilbidea
Ibaiak, hasieran, hegoalderanzko bidea hartzen du, baina, kilometro eta erdi geroago, iparralderanzko norantzan doa, Schweningdorferantz. Ondoren, Bad Holzhausenetik igarotzen da, handik gertu, Ipar Alemaniako lautadan sartuz. Amaieratik gertu Mittellandkanal kanalarekin dago. Hona heldu aurretik Espelkamp igarotzen du, eta, kanala igaro ondoren, Rahden, Preußisch Ströhen, Wagenfeld eta Barenburg herriak gurutzatzen ditu, Binnen herrian, bere urak Weser ibaira isurtzen dituen arte
Ahoa
Ibai honen ahoa, Binnen herrian dago, Saxonia Behereko erdialde inguruko herri batean, Ipar Renania-Westfalia estatuaren iparrekialdeko muturrarekin duen mugatik gertu.
Ibilbideko beste herri batzuk
Arroa eta luzera
Ibai honen arroaren azalera osoa, 1517 kilometro karratutakoa da. Horietatik, 458, Ipar Renania-Westfalia estatuan daude. Bere luzera, berriz, Weser ibaiaren arroko ibai guztietatik, laburrenetariko bat da, 85 kilometroko luzerarekin.
Goitiera
130 metroko garaieran jaiotzen denetik, 37,5 metroko garaieran bere urak Weser ibaian isurtzen dituen arte, 92,5 metroko garaiera jaisten du ibai honek.
Ibaiadarrak
Ezkerretik
- Nordbach
- Schierenbeke
- Mühlenbach
- Landwehrbach
- Grenzgraben
- Hedemer Bruchgraben
- Großer Dieckfluss
- Wiete
- Sule
- Allerbeeke
- Siede
- Peeksriede
- Dunkgraben
Eskuinetik
Toki Naturalak
Steyerberger basoak igarotzen ditu ibai honek bere ibilbidean zehar. Baita Eggetal izeneko harana ere.