Grijalba
Grijalba Burgosko mendebaldeko udalerri bat da, Odra-Pisuerga eskualdean dagoena. Inguruko herriak Villamayor, Padilla eta Sasamón dira, besteak beste. Odra izeneko ibaia igarotzen da udalerritik, ingurumen eta kutsadura arazoak dituena.
Grijalba | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Burgosko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Luis Martin Miguel Gomez (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Grijalba | ||||||||||
Posta kodea | 09128 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 09148 | ||||||||||
Herriburua | Grijalba | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°25′47″N 4°07′08″W | ||||||||||
Azalera | 20 km² | ||||||||||
Altuera | 815 m | ||||||||||
Mugakideak | Sasamón, Villasandino, Padilla de Abajo, Padilla de Arriba, Villamayor de Treviño eta Sordillos | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 107 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 5,35 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | BU | ||||||||||
grijalba.es |
2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 124 biztanle zituen, adin-talde nagusia agureak izanik, azken urteotan etorkin dexente heldu badira ere, asko Marokotik. Nekazaritza (garia, zekalea) eta abelzaintza (behiak, txerriak, ardiak) dira bere iharduera ekonomiko nagusiak.
Historia
X. mendean sortutako herri honen izenari buruz, historialariek bi izen elkartzerakoan agertzen dela uste dute: ecclesia eta alba (euskaraz, eliza zuri). Herriko eraikinik famatuena eta ezagunena Santa María de los Reyes eliza (Erregeen Andre Mariaren eliza) da, XIII-XIV. mendeetakoa, estilo erromanikoa duena. Orain dela urte batzuk elizako irudi batzuk lapurtu zituzten, baina gehienak berreskuratu dira.
Demografia
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
426 | 481 | 514 | 491 | 447 | 466 | 395 | 235 | 183 | 168 | 119 | 127 |
Parrokia
- Santa María de los Reyes eliza eta San Miguel eliza, Amayako artzapezgoan.
Ikus, gainera
- Burgosko udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |