Grigori Xain

Grigori Abramovitx Xain (errusieraz: Григорий Абрамович Шайн, 1892ko apirilak 19-1956ko abuztuak 4) sobietar/errusiar astronomo bat izan zen. Gaur egungo ingelesezko transliterazioan bere abizena Shayn ahoskatzen da, baina bere aurkikuntza astronomikoak G. Shajn bezala sinatuta daude. Bere abizena Schajn bezala ere idazten da.

Grigori Xain
Krimeako Astrofisika Behatokiako zuzendari

1945 - 1952
Bizitza
JaiotzaOdesa, 1892ko apirilaren 7a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku, 1956ko abuztuaren 4a (64 urte)
Hobiratze lekuaHoluba Zatoka (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Pelageya Shajn
Hezkuntza
HeziketaPerm State University (en) Itzuli
Tartuko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaKonstantin Pokrovsky (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria, astronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Perm State University (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Perm State University (en) Itzuli  1920)
Tomskeko Estatu Unibertsitatea  (1919ko uztaila -
Pulkovo Observatory (en) Itzuli  (1921 -  1925)
Simeiz Observatory (en) Itzuli  (1925 -  1945)
Krimeako Astrofisika Behatokia  (1944 -
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Aurkitutako asteroideak: 3
1057 Wanda1925eko abuztuak 16
1058 Grubba1925eko ekainak 22
1709 Ukraina1925eko abuztuak 16
Teleskopio optiko luze hau Shajnen omenez izendatua da.

Pelageia Xainen (Sannikova jaioa) senarra zen, berau ere astronomoa.

Espektroskopia astronomikoan eta gasezko nebulosen fisikan lan egin zuen. Otto Struverekin batera espektro mota gazteko izarren errotazio azkarra ikertu eta izarren abiadura erradialak neurtu zituen. Gasezko nebulosa berriak eta izarren atmosferetan karbonoaren ez ohiko ugaritasuna aurkitu zuen.

Zientzien Sobietar Akademiako kide bihurtu zen 1939an, eta atzerriko zenbait elkarteko kide ere izan zen, Royal Astronomical Societyrena kasu. 1945 eta 1952 artean Krimeako Astrofisika Behatokiko zuzendari izan zen.

Hiru asteroide aurkitu zituen. C/1925 F1 (Shajn-Comas Solá) ez aldiroko kometaren aurkitzaileetako bat izan zen. Era berean, 61P Shajn-Schaldach aldiroko kometaren aurkitzaileetako bat izan zen bere emaztea.

Ilargiko Shayn kraterra bere omenez izendatu zen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.