Grianan Aileachkoa
Grianan Aileachkoa edo Grianan Aileach (ingelesez Grianan of Aileach edo soilik Ailech; irlanderaz Grianán Ailigh) Irlandako Donegalgo konderrian kokatzen den monumentu historikoen multzo bat da, Grianan izeneko 244 metro garaierako muino batean eraikia dagoelarik. Inishowen penintsulako mugaren ertzean dago, Derry hiritik 11,25 kilometro ipar-mendebaldera.
Grianan Aileachkoa Grianan of Aileach Grianán Ailigh | |
---|---|
Grianan Aileachkoaren kanpokaldeko irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Ulster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Donegalgo konderria |
Koordenatuak | 55°01′N 7°26′W |
Ondarea | |
Idazle ugarik Aileachko "erret gotorleku" nagusia zenaren lekutzat hartzen dute. Multzo honetako monumentu nagusia Burdin Aroko harrizko gotorlekua da. Orokorrean Aileachko Erresumaren kokalekutzat hartu izan da, nahiz eta gaur egun honen hiriburua ekialderago zegoela uste den. Uste denez, iparraldeko Ulaidheko Erresuma ("Ulstergo Erresuma") eta Oiriallako Erresuma zirenak Aileachko Erresumaren mende egongo ziren. Aileachko benetako estatusa edozein zela ere, Grianan lehendabiziko irlandar buruzagien (K.o. 800 - 1200 K.o.) agintearen kultura eta politika gune garrantzitsua zen.
Irlandar mitologia eta kondairen arabera gotorleku honen eraikitzailea Tuatha Dé Dananntarren Daghda errege nagusia izango zen. Erregeraen Aeah semearen hilobia gotorlekuaren erdigunean legoke, gotorlekua berriz hilobi hau inguratuz eraikia izango litzateke. Hau egia izan ala ez, inork ez daki bertan hilobirik dagoe; aztarna arkeologikoak ez daude, nahiz eta hurbil dauden zenbait harripiloak hilobi hau seinalatu dezaketen.
XII. menderako Aileachko Erresuma etengabeko borrokaldi eta beheraldi batean murgildurik zegoen, antzinako bere lurraldeen gehiengoa Normandarrak inbaditu zutelarik. 1101ean gotorlekua hau bera Muirchertach Ua Briain Munstergo Erregeak suntsitu zuen. 1177. urte inguruan Normandarrak dagoeneko behin batean Aileachko Erresumaren lurrak ziren zati handi baten jabe ziren.
Iruditegia
- Grianan Aileckoaren barnekaldeko ikuspegia
- Inguruetako ikuspegia Grianan Aileach gotorlekuko harresitik so eginez
- Walter Bernard doktorearen berreraikitzearen ondoren burututako 1878ko Grianan Aileachko gotorlekuaren berririkitzea. Bigger/McDonald Argazki Bildumako jatorrizko irudia.
- Grianan Aileach gotorlekurako sarrera 2007. urtean