Antzinako Greziako arkitektura
Antzinako Greziako arkitektura greziera hitz egiten zuten herriek (herri helenikoek) eraikitako arkitektura da. Herrialde horien kultura greziar penintsulan, Peloponeson, Egeoko uharteetan, eta Asia Txikiko eta Italiako kolonietan zabaldu zen K.a. 900. urtetik K.o 100. urtera bitarte eta K.a. 600. urteko obra arkitektoniko batzuk barne hartzen ditu.
Antzinako Greziar arkitektura jainkotegiengatik da ezaguna batez ere. Jainkotegi horietako asko hondatuta daude gaur egun; beste batzuek, ordea, oinarriak ukitu gabe dituzte oraindik, eta eskualde osoan zehar daude. Mundu helenikoan bigarren postuan dagoen eraikuntza mota, antzokiek osatzen dute. K.a. 350. urtean eraiki zen lehena. Horiez gain, garai hartako beste eraikin mota batzuk ere ikusgai daude gaur egun; besteak beste, prozesio-sarrerako atea (propileo)a, herriko plaza (agora), kolomadiz (estoa) inguraturiko ibilaldia, udal-eraikuntza (bouleuterion), monumentu publikoa, hilobi monumentala (mausoleum) eta stadium-a.
Antzinako Greziako arkitekturak ezaugarri normalizatu anitz ditu bereizgarritzat, bai egituran eta baita dekorazioan ere. Ezaugarri horiek bereziki tenpluetan nabaritzen dira. Badirudi tenplu bakoitza paisai bateko entitate eskultoriko bat dela, eta askotan lurzoru altu batean kokatuta egoten da, angelu guztietatik ikus ahal izan dadin zein dotorea den eta argiak zein efektu sortzen duen eraikinaren gainazalean.
Antzinako Greziako arkitekturaren hiztegi formala, bereziki estilo arkitektonikoaren zatiketa, ongi zehaztutako hiru ordenatan definitzen da: ordena dorikoa, ordena jonikoa eta ordena korintoarra. Hiru ordena horiek eragin sakona izan dute ondorengo garaietako mendebaldeko arkitekturan.
Erromako antzinako arkitektura Greziakoan oinarrituta sortu zen, eta etengabeko eragina izan du Italian gaur egun arte.
Errenazimendu garaitik aurrera, Klasizismoaren pizkundeek biziarazi dituzte Greziako arkitekturaren xehetasunak, forman bakarrik ez ezik, baizik eta orduko edertasun arkitektonikoaren kontzeptuan, orekan eta proportzioan oinarritua.
Geroagoko estiloek, errenazimenduko arkitekturan eta arkitektura neoklasikoan, nahiko fidel eutsi zieten Antzinako Greziako estiloei.
Materialak
Arkitektura grekoan erabilitako materialak ohikoenak hauek ziren: egurra, sabaia eta euskarrientzako; egosi gabeko adreiluak bereziki etxeetako paretetarako; kareharria eta marmola, zutabeetarako, horma eta tenpluetako zati garaietarako eta eraikuntza publikoetarako; terrakota, apaingarrietarako; eta metalak, bereziki brontzea apaingarrietarako. Aro zahar eta klasikoko arkitektoek, material horiek, erlijiozko, hiriko, etxeko, hilobietako eta jolaserako ziren eraikuntzetan erabili zituzten. Adobea, bestalde, garrantzia gutxiko eraikuntza txiroetarako gordea zegoen.
Teilei buruz gogoratu beharra dago, Grezia zaharreko hondakin zaharren informazioa oso mugatua den Korintioko (Grezia) sail batean bildu dela. Non teilek, lastozko teilatuak ordezkatu zituzten, adibidez, Apolo eta Poseidon tenpluetan K.a. 650 eta 700. urte bitartean. Erabilera berehala zabaldu zen, hurrengo 50 urteetan, Mediterraneo ekialdeko leku ugaritan: Greziako barnealdean, mendebaldeko Asia Txikian, eta Italia erdiguneko hegoaldean. Lehenengo teilek "S" forma zuten, nahiko mardulak ziren eta bakoitzak 30kg-ko pisua zuen. Lastozko teilatuarekin konparatuz, egiteko neketsuagoak eta garestiagoak ziren. Hala ere, bere barneratzea suari dion erresistentziarengatik izan zen, eta horrela, tenplu garestiek beharrezko zuten babesa lortzen zuten.
Teilazko teilatuaren zabalkundea Grezia zaharreko arkitektura-monumentalaren aldibereko goieneko unearekin erlazionatuta dago. Ordurarte agertzen ziren harrizko hormek, aurretiko buztinezko eta egurrezko paretak ordezkatu eta teilazko teilatu bat eusteko aski indartsuak ziren.
Azkenik komentatu beharra dago, lehengo eraikinen itxura orokorra eta oraingoa desberdinak direla, ez bakarrik beren egiturarengatik, baita beren polikromiarengaitik ere. Lehengoak, arreta sorrarazten duten kolore distiratsuekin margotzen ziren, gorriz, urdinez,...
Historia
Gaur egungo greziako arkitekturaren ezagutzaren zati handiena periodo arkaiko berantiarrekoa (K.a. 550-500) eta Periklesen garaikoa (K.a. 450-430) da. Adibide grekoak, garai helenistiko eta erromatarrekin bat ikertzen dira, (arkitektura erromatarra, grekoen interpretazioa da), esaterako Vitruvioren (I.mendea) idatzizko iturrian. Ondorioz, tenpluenganako interes handia dago, kopuru nabarmenean bizirik irauten duten eraikuntza bakarrak direlako.
Periodo arkaiko berantiarra
Lehenengo etapa da eta hainbat fase ditu. Kristo aurreko lehen milurtekoaren hasieran hasi eta kristo aurreko V. mendearen lehen herenean bukatzen da.
Arkitektura, diseinu estetiko jakitun bat zehazten duten eraikitako eraikuntza modura, periodo Mizenikoaren bukaeran desagertu zen Grezian (K.a. 1200. urtean gutxi gora-behera), K.a. VII. mendean hiriko bizitza eta oparotasuna berreskuratzen diren arte, eraikuntza publikoak berregin ahal izan ziren arte. Baina urte horietatik aurrera, kolonizazio periodoko (K.a. VIII-VI. mendeetan) eraikuntza greko asko adobezkoak, egurrezkoak edo buztinezkoak egiten ziren. Horietaz ez da ezer ageri, lurrazalaren plano gutxi batzuk besterik ez, eta ia idatzizko iturririk edo eta lehen eraikuntza hauen deskribapenik ere ez da aurkitu.
Gutxi gora-behera K.a. 600. urtean, Olinpiako Hereo zaharreko egurrezko zutabeak, harrizko zutabeengatik ordezkatuak izan ziren eta aldaketa honi harri-bihurtze deitzen zaio. Gutxinaka-gutxinaka tenpluko beste zati batzuk harri bihurtzen joan ziren, dena harriz egina egon zen arte. Prozesu hori beste santutegietara zabaldu zen, K.a. VI. mendetik aurrera, tenplu grekoak eta eraikuntza esanguratsuak zati handienean harriarekin eraiki ziren, eta zorionezko adibide gutxi batzuek mendeetan zehar bizirik iraun dute. Harrizko hormen sorrerak ere, lastozko teilatuak teilazkoengatik ordezkatuak izatea eragin zuen, suaren aurkako erresistentzia hobetzeko.
Garai honetan ordena dorikoa loratu eta jonikoa hasten da.
Perido arkaikoa eta klasikoaren arteko trantsizio aroaren adibide da Poseidon-en tenplua, oinplano laukizuzen formakoa, eta periptero eta hexastiloa.
Periodo klasikoa
Bigarren etapa da, K.a. V eta IV. mende bitartean eman zena.
Garai honetako margo eta eskulturak eredu, Antzinaro klasikoaren lehen erdiko arkitektura grekoa ez zen zentzu modernoko «arte askea» izan. Arkitektoa estatuaren edo eta bezero aberats pribatu baten langile artisaua zen. Ez zen arkitektoaren eta eraikitzailearen arteko bereizketa egiten. Arkitektoak eraikina diseinatzen zuen, eraikitzeko artisau eta langileak kontratatzen zituen, eta aurrekontuaren edo eta bukatzeko denboraren arduraduna zen. Ez zuen egungo eraikuntza publikoen arkitektoek gozatzen duten estatus noblea. Arkitektoen izenak ere K.a. V. menderarte ezezagunak dira. Parteon-a diseinatu zuen Iktino arkitektoa, gaur egun jeniotzat hartuko litzatekeena, adibidez, bere bizitzan zehar merkatari aditu eta preziatu gisa tratatzen zuten besterik gabe.
Orden dorikoaren eta jonikoaren goieneko unea suposatzen du une honek.
Periodo helenistikoa
Greziako artearen hirugarren eta azkenengo etapa da K.a. III. mendetik, K.a. II. mendeko erdialdera arte hedatzen dena, bukatze data esanguratsu moduan K.a. 146. urtea hartzen dela, erromatarrek Korintio hiria bereganatzen duten urtea.
Bilakaera artistikoaren pisua Ekialdera zabaldu zen. Garai honetan Pergamon (Zeusen aldarean), Rodasen eta Alejandrian eraikuntza handiak egin ziren. Ordukoa da Halikarnasoko Mausoleoa.
Eraikuntza nabarmenenak hirigintza proiektuak dira; besteak beste, Miletoko Hipodamoa, laukidun formakoa, hurrengo mendeetan zehar jarraitua izan zen adibide gisa.
Doriko estilo zorrotzetik atera zen.
Tenplu grekoen egitura eta estiloa
Arkitektura greko klasikoa, bereziki tenpluez irudikatua dago, santutegien inguruan egin baitziren. Olimpia, Delfos, Atenas, Eulesis, Deles, Epidaulo, Mileto, Efeso eta Selinonte izan ziren lehenak. Eraikuntza publikoen eraketa estandarra jarraitzen duten adibideengatik dira ezagunak; besteak beste, Partenon-a eta Atenaseko Hefestion-a, Paestun taldea, Selinunteko (Selinus) tenplu konplexua eta Agrigentoko santutegiak.
Tenplua arkitektura publiko grekoaren forma ezagunena eta ugariena zen, baina ez zituen Elisa modernoaren funtzioak betetzen. Aldarea kanpoaldean zegoen, temenosean, askotan tenpluaren parean. Tenplua, sagaratzen zen jainkoa gurtzeko bildutako altxorren biltegi moduan erabiltzen zen, bertan gurtzeko irudi bat zegoen, batzuetan antzinatasun handikoa. Fidiasen garaitik gaur egunetara, arte handiko lan bat izan da. Tenplua jainkozaleek beren gustuko eskaintzak uzteko toki bat zen, estatuak, kasketak, armak eta abar. Tenplu barruko zella izeneko gela, batez ere, ganbara blindatu eta janaritegi gisa erabiltzen zen. Ez zegoenez fededunek bertan ostatu hartzeko pentsatua, ez ziren dimentsio handikoak izaten, ezta altura handikoak ere. Kanpoaldetik ikusteko sortzen ziren.
Hasierako tenplua K.a. VII eta VI. mendeetakoa da, adreiluzkoa eta egurrezkoa. Adibidez, Korintoko Apoloren tenpluak, nahiz eta harriarekin eraikita egon, bata bestetik oso gertu dauden arkaismoko zutabe sendoen arrastoa utzi du. Eraikinen zati gehienak Greziak oparo dituen kareharri edo karedun tobarekin eginak zeuden, puska handietan zatitu eta prestatzen zirenak. Marmola, Greziako eraikuntza material garesti bat zen; kalitate goreneko marmola, soilik, Atikako Penteliko menditik eta uharte batzuetatik zetorren, eta bere garraioa, puska handietan egitea zaila izaten zen. Bereziki eskulturak apaintzeko erabiltzen zen eta ez egiturak egiteko, periodo klasikoko eraikuntza handietan salbuetsita, Partenon-ean adibidez.
Baliteke, tenpluaren jatorria megarona izatea, aurretiko zutabezko atari (stylos) bat duen gela laukizuzena, etxe mizenikoan aurrez erabilia, etxe grekoaren gela garrantzitsuena, eta Vitruvioren deskribapenetan, familiako jainkoen santugia. Guda eta inbasioetan, irabazleek garaitutako erregeen jauregia eraisten zuten; hala ere, erlijio-jainkoaren etxea zen megarona errespetatu egiten zuten. Eta horrela, in antis zen tenplu zaharrena, inguruko etxea galduta duen gela baten itxura osoa duena.
Armaila (krepis edo krepidoma) duen plataforma baten gainean jasotzen zen. Arkitrabedun eraikuntza da, eta honen azkenengo eskailera mailari estilobato deitzen zaio. Tenplu grekoaren oinplantak zella izeneko txoko bat zuen, kanpoaldeko toki bat, laukizuzen formakoa, eraikuntzaren erdigunea osatzen zuena. Ateak irekidura bakarra dauka eta leihorik gabekoa da. Batzuetan tenpluak bi zella ditu eta etxe-aurre nagusian ateak ditu, dituen ate motzenak dira. Kasu honetan zella bakoitza jainkotasun desberdin bati eskainia dago.
Zellaren aurrealdean propanaosa edo zutabe-ataria zegoen.
Horrela, eratutako tenpluari zutabeak gehitzen hasi zitzaizkion, aurrealdean, atzealdean edo eta alde guztietatik inguratuz. Zutabeen kokapenaren arabera, tenpluak izen desberdina du. In antis, zellaren alboetako hormak etxe-aurrera luzatzen dira ataria alboetatik itxiz. Tenplu prostiloa, bi zutabe multzo eta beste bi pilastra angularrak dituenean, guztira etxe-aurre nagusian lau zutabe ageriz; eraikuntza zaharren artean bigarren klase mota kontsideratzen da. Antiprostiloa, bi etxe-aurreetan atari eta zutabeak dituen eraikuntza da, esaterako, aurrealdekoan eta atzealdekoan; adibidez, Atenea Nikeko tenplu txikia. Peripteroa, zutabeez inguraturiko tenplu klasikoa da, non zutabeen eta hormaren artean tartea uzten den. Azken hori da, perimetro osoan zutabeak dituenak. Partenon da tenplu periptero baten adibidea. Azkenik, dipteroa, bi zutabe ilaraz inguraturiko tenplua da.
Ia beti, etxe-aurre nagusietan (etxe-aurre motzenak), zutabe kopuru bikoitia izaten zen, eta zutabe kopuruaren arabera eraikinak desberdin izendatzen ziren; lau dituena, tetrastilo, sei badira, hexastilo, zortzi dituena, oktostilo, hamar badira, dekastilo eta hamabi dituena, dodekastilo. Modu honetan, hutsune batekin ardatza markatzen da. Alboetako zutabeek bestalde, kopuru bakoitia zuten normalean, etxe-aurre nagusiak zuen zutabe kopuruaren doblea gehi beste bat.
Gainera, badira tenplu grekoek erreferentziatzen dituzten beste izendapen batzuk; hipetro, sabai-gabea, esan nahi duena; pseudoperiptero, alboetan zutabeak atxikita dituenak, eta aptero, zutaberik gabeko tenplua.
Orohar, eraikuntzek planta laukizuzena dute, baina tenplu zirkularrak (tholos-ak) ere badaude. Monoptero zen tenplu zirkularrak hartzen zuen izenpea. Adibide esagunena Teodorena da, Delfosen, Atenea Pronaiari eskeinia.
Zutabeek, bi isurialde dituen teilatua altxatzen zuten taulamendua eusten zuten. Teilatu honek bi aldeetan triangeluak (frontoiak) zituen eta horien barrualdeko tinpanoa apaindu egiten zen. Grekoek terrakota teilekin estalitako egurrezko habeekin, eta maiz, marmolezkoekin egiten zuten teilatua. Harriarekin eginiko arkuaren printzipioak ulertzen zituzten, hale ere ez zituzten asko erabili. Beraien eraikuntzek ez zuten bobedarik, eta kupularik ere ez.
Denborarekin, arkitekto grekoak proportzioak eta xehetasunak hobetzen joan ziren beraien tenpluetan. Askok kontsideratzen dute Ictinio eta Calicrates arkitektoen Partenona grekoen edertasuna hobekien adierazten duen tenplua dela.
Tenplu grekoetako ornamentuak, aurre-ezarritako distantzia batzuetara mugatuta zeuden, eta eraikuntzaren ordena arkitektonikoaren adostasunarekin bat egiten zuten. Kapitelak, kubierta eta frisoa apaindu egiten ziren, eta harroina, arkitrabea eta paretak leun geratzen ziren.
Antzokia
Antzokia tenpluaren ondoren, bigarren eraikuntza greko mota garrantzitsuena da eta Mendebaldean ikuskizunentzako dedikaturiko lehen eraikuntza mota da. Hiri greko bakoitzak antzerki bat, bi, hiru edo lau zituen.
Antzokiak, batzar publikoak eta antzezlan dramatikoak egiteko erabiltzen ziren. Emanaldi horiek Dionisori gurtza erritu erlijiosoei loturik sortu ziren eta bilakaera K.a. VI. mendean izan zuten, kultura grekoak estatus klasikoa bereganatu zutenean, forma goren gisa.
Kanpoaldean eraikitzen ziren, mendixka baten gainean, hirien inguruetan. Harmailek forma erdi-zirkularra zuten eta mendixkako hegalean finkatzen ziren. Modu horretan, lurzoruaren inklinazio naturala baliatuz, ikusle guztiek oztoporik gabeko antzezlekua ikus zezaketen egitura arkitektoniko handi eta garestiak altxatu beharrik gabe. 15000 ikusle sartzen diren antzokiak lortzen zituzten, egun oraindik, handiak diruditenak (egungo antzoki handienek kapazitate gutxiago dute, eta antzoki erromatarrak ere, ez ziren inoiz tamaina horretara iritsi). Harmaila erdi-zirkular honi, Koilan, Cavea edo Theatron deitzen zaio. Antzokiak harriarekin eraiki ziren K.a. IV. mendetik aurrera.
Harmailak orkestra izeneko zirkulu erdi baten inguruan zeuden lurrezko zorua zuena. Hemen, musikoak kokatu, dantzatu, eta antzezlana kontatzen zuen korua jartzen ziren. Korua aktoreak aldatzen ziren bitartean aritzen zen, baita haiekin bat eginez ere. Batzuetan orkestan thymelea (Dionisoren aldarea) kokatzen zen.
Eszenatokia orkestaren atzealdean geratzen zen, eta horma soil batek ixten zuen. Aldiz, denbora joan ahala, poszenioa (proskeniona) eta eszena (skene) desberdindu egin ziren, lehenengoan aktoreak aritzen ziren eta bigarrena, biltegi, aldagela eta hondoko-ohialentzako erabiltzen zen. Hasiera batean eszenatokia orkestaren maila berean zegoen, eta gero altxatu egin zen. Alboetan parodos-ak edo parodoi-ak zeuden, entzunaretoa eszenatik banatzen zituzten pasiloak alegia.
Garai klasikoan antzoki eraikuntzen garrantzia areagotu egin zen. Zaharrena Dionisokoa dela kontsideratzen da, Atenaseko Akropoliseko magalean: K.a. IV. mendean hasi zen eraikuntza. Dena den, gaur egun duen itxura K.a. IV. mendean izandako aldaketari dagokio, lehenagoko eraikuntza bakuna harrizko beste batengatik ordezkatu zen, eta Delfosekoaren edo Epidaurokoaren parekoa bihurtu zen.
Bere honetan irauten duten antzokietatik ezagunena Epidaurokoa da, Polikleto Gaztearengatik eraikia K.a. 350. urtean gutxi gora-behera. Hobekien mantentzen dena da, eta bertan koroarentzako toki zirkular bat eta banatu gabeko harmaila hauteman daitezke. Antzinaroan, ederrena zela estimatzen zen «bere armonia eta edertasunarengaitik» (Pausanias). Akustika bikaina eta 14000 pertsonentzako kapazitatea ditu.
Odeonak (odeion), antzokioekiko desberdinak dira, tamaina txikiagokoak, musika errezitaldietarako zuzenduak. Planta laukiduna dute, teilatua eusten duten hainbat zutabe ilara, eta hainbat arkupe ere bai. Geratzen diren odeonen artean, Akropoliseko Dioniso antzokitik gertu bat dago.
Arkitektura militarra
Antzinatik grekoek beraien hiriak harresiekin defendatu zituzten, eta Akropolis izeneko gotorlekuak bideratu zituzten. Bestalde, jada periodo helenikoan kokaturik, harresiak agertzen dira K.a. VII. mendean. Ekintza berantiarra izan zen, arrisku kasuan izanen gero, biztanleria akropolis edo gotorleku batean babestu behar zelako. Gainera, kontuan hartu behar da, Grezian gotorlekuak oso garestiak zirela, eta estatu-hirien baliabideak gainditzen zituztela.
Harresietako gastua saihesteko, beste elementu militar batzuk agertu ziren, defentsarako dorreak adibidez.
Bestelako eraikuntzak
Hileta monumentuak
Hileta monumentu grekoek, orokorrean nahiko xumeak diren ohizko forma hauek eskaintzen zituzten:
- Atenasen, erliebedun irudi-estela soil bat
- Peloponeson, tenplete txiki baten irudia
- Mazedonian, haitzetan zulatutako zuloak, zoruan zulatutako bobedak eta margolanak
- Asia Txikian, Peloponeson bezala tenpleteak edo Mazedonian bezala hipogeoak
Monumentu denen artean, bere bikaintasunarengatik, erliebe eta estatuekin apaindua dagoen orden jonikoko mausoleoa nabaritu zen. Halikarnason (Asia Txikian) eraiki zen Mausoloren memorian. Honek, bere emazte Artemisari esker K.a. IV. mendean Kariako errege izatea lortu zuen.
Beste kasu batzuetan, hileta monumentuak eraiki beharrean, gorpuak erre, eta errautsak kutxa eta ontzietan gordetzen ziren.
Erabilera publiko eta sozialeko eraikuntzak
Tenplu eta antzokien ondoren dauden erabilera publikoko eraikuntza printzipalen artean hauek daude:
- Agora edo arkupez betetako plaza publikoak eta obra artistikoak, bilera zibil, azoka eta asanbleetarako.
- Estoa/Etwa, edo kanpoaldera zabaldutako atari bat, kolumnataduna, hiri grekoetako agoratan (merkataritza eta hiritar guneetan) erabilia. Atenasen, guztiz berregindako estoa bat ikus daiteke, Ataloko Stoa.
- Gimnasio eta borrokarako edo irakaskuntzarako eraikuntzak, patio eta ataridunak, non ariketa fisikoak eta lehiaketa atletikoak egiten ziren. Gutxieneko tamaina zuten hiri grekoek, zentro sozialtzat, borrokarako gune edo gimnasio bat zuten bederen, mutilak ziren hiritarrentzako zuzenduak, perimetro itxiko guneak, baina estaldurarik gabekoak.
- Estadioak, oinezko lasterketa eta borrokaldietarako eta kirol izaerako ikuskizunentzako zuzenduak zeuden. Luzetara harmaila zuzena eta mutur bat erdizirkularra zuten. Estadio greko zaharrena Olimpian aurkitzen da. 600 oin greko neurtzen zituen; hau da, estadio baten neurri unitatea hemen jaio zen. Atenasekoa 1896an berreraikia izan zen, Aro modernoko lehen joko olimpikoak ospatzeko. Halaber, Delfosekoa (k.a. 586. urtetik Joko Pitikoen egoitza), Epidaurokoa, Miletokoa eta Prienekoa bizirik mantentzen dira.
- Zalditokiak, estadioen parekoak baina bi muturretan makotutako itxiturarekin eta zaldi eta gurdien lasterketarako zuzenduak ziren. Zalditokien hondakin gutxi geratzen dira.
- Iturriak, non emakumeek ura jasotzen zuten.
Etxeak eta hirigintza
Eraikuntza ospetsu eta berdingabekoetatik kanpo, hiri-estatu grekoetan hiri aglomerazioek ez zuten aurretik zehaztutako planik jarraitu. Kaleak estuak eta okerrak ziren, eta eraikuntzak elkarren kontra estutzen ziren.
Lauki-sare edo sare forman oinarritzen den, eta aldizka kaleak angelu zuzenetan mozten diren hirigintza plano-arautzaile baten ideia, K.a. V. mendeko erdialdera bizi izandako Miletoko Hipodamori leporatzen zaio. Hala ere, planteamendu baliagarri honen erabilera, planta berriko hirietan bakarrik eman ahal izan zen, Pireoan eta Thuril atenaseko kolonian antolatu ziren moduan.
Olinto sorrera berantiarreko hiria kasu bitxi bat da. Trazadura erregularreko hiri klasiko bat da, eta kaleetako eta blokeetako uniformetasunak, Hipodamoren eragina izan du. Garai helenistikoan, berriz, orientazioa aldatu zen eta planoaren erregulartasunarekin segitzea erabaki zen. Asia Txikiko Priene berreraikuntza da planeamentu berri honen ikurra.
Agora lau aldeetatik lurperaturik geratu zen eta, zuen garrantzia gutxitu egin zen. Bestalde, beste eraikuntza batzuk burutu ziren. Ataloko stoa adibidez, garai honetako eraikin publikoa da, hondoa dendaz josita zuena eta Agora osoa menderatzen zuen atari erraldoia. Hori Pergarroko erregearen (Atall II) donazioa izan zen.
Etxeen tipologietan, nahiz eta era askotarikoak izan, K.a. V eta VI. mendeen artean bi tipologia mota desberdindu ziren. Denboraldi horretan, Olintoko ohiko etxeak eta Deloseko II. mendekoak, zutabezko patio baten inguruan eta laukizuzenean banatuak ziren gela txikiak zituzten. Bigarren etxebizitza mota Prienen aurkitzen da, eta hori ere barruko patio bati bideratuta zegoen, baina zuen planta guztiz desberdina zen. Gela txiki batzuk eduki beharrean, egongela laukizuzen handi bat zen, eta hark zutabedun atari batetara eramaten zuen. Tokiko alboetan, biltegi, zerbitzu eta sukalde ziren gela txikiak zeuden. Periodo heleanistikoko etxeak anitzak ziren: dirudunek adibidez, marmolezko atalaseak, zutabeak eta sarrerak, animali edo pertsonak irudikaturiko mosaikodun lurzoruak eta harriak itxuratzeko ingeltsuztaturiko pareta-modelatuak zituzten.
Arkitektura grekoaren ordenak
Txantiloi:AP
- Ordena jonikoa
- Ordena korintoarra
Grekoak zutabeen apaintze-funtzioa neurri handienean garatu zutenak izan ziren, lehenagotik zegoen elementu arkitektonikoa. Beraiek izan ziren arkitektonika-konposizioa hiru estiloetan (ordena klasikoak) arautu zituztenak; hala ere, lehenengo bi estiloak dira nagusienak. Periodo heleanistikoan konposaturiko kapitela agertu zen eta geroago erromatarrek tipologia hori bere gain hartu zuten, nahiz eta aldaera berriak sartu.
Zutabeak harroina, fustea eta kapitela du. Zutabeen gainean taulamendua finkatzen da, honek arkitrabea, frisoa eta erlaitza du. Etxe-aurre nagusietan, malda biko teilatuek sortuak, frontoiak daude. Estilo horiek batez ere zutabeen kapitel desberdinengatik dira ezagunak, baina desberdintasunak daude ordenen arteko diseinu- eta apaingarri-elementuen atal gehienetan, adibidez taulamendu formetan edo eta altuera/diametro proportzioetan.
Grekoek doriko eta joniko izenak erabili zituzten, estiloek, Garai Iluneko dorios eta jonicos grekoengan zuten sinismena islatzen zuten, hala ere, hori egi denik nekez sinistu daiteke.
Ordena dorikoa
Estilo dorikoa zaharrena eta xumeena da.
Estilo greko honek arte grekoak dituen sustraietako bati erantzuten dio, doriarra, kultura metal europearrekin erlazionaturik dagoena. Bere apainketak duen soiltasun handiarengatik bereizten da. Zutabeek ez dute harrionik. Ertz zorrotzak dituen luzetarako 16-20 ildaska ditu. Lurzorutik kapitelera, zutabeak bere diametroa murrizten du, eta entasis deituriko profil bat eratzen du. Idulkia hiru maila dituen harmaila batek osatzen du; beheko biak estereobato deitzen dira eta goikoa estilobato deitzen da.
Hainbat ezaugarri estilistikoren artean, xalotasun handiko kapitelak bereizten dira; lehenik lepokoa, fustean egindako pitzadura bat, ondoren ekinoa eta azkenik abako karratua dauzka. Zutabeen gainean arkitrabe, friso eta erlaitzarekin eratutako taulamendua finkatzen da. Arkitrabe dorikoa zutabeen gainean kokaturiko habe handi baten antzekoa da, apaingarririk gabekoa. Frisoan triglifoak eta metopak tartekatzen dira. Erlaitza frisotik ateratzen da eta mutulekin apinduta dago.
Ordenaren jatorriak egurrezko eraikuntzak direla uste da, horien formak harrietara igarotzen dira. Honela, triglifoek egurrezko eraikuntzen zeharkako habeen buruak ordezkatzen dituzte.
Estilo dorikoa doil eta formala zen eta gizonezko jainkoei eskainiak ziren tenpluetan erabiltzen ziren normalean. Grezia kontilentalean agertu zen eta bertatik Italiako greziar kolonietara hedatu zen. Oraindik mantentzen diren greziar garaiko tenplu gehienak estilo honetakoak dira: Olinpiako Hera (K.a. 600), Corintoko Apolo (K.a. 540), Paestum-a (K.a. VI. mendea), Delfoseko Apolo (K.a. 520-500) eta Hefestion-a eta Propileosekoak (K.a. 437-432) Atenasen. Kontsideratzen da estiloak Atenaseko Parteonarekin bukaera izan zuela (K.a. 447-438), tenplu oktostilo eta peripteroa. Eraikuntza honetan Ictinio arkitektoak eta Calicrates bere laguntzaileak hartu zuten parte. Frontoien eta frisoen apainketak Fidiasen obran nabarmentzen dira eta tenplu honen zati bat 1687. urteko eztanda batek suntsitu zuen.
Ordena jonikoa
Bigarrengo estilo klasikoa arte grekoaren beste sustrai batekin erlazionatuta dago: jonia, eta Asia Txikiarekin erlazioa du. Jonia hirietan (egungo Turkia mendebaldeko kostaldea) eta Egeoko uharte batzuetan erabili zen. Ordena jonikoa nagusiki periodo helenistikoan erabili zen, periodo honetako eraikuntza doriko zorrotzena baino estetika hobea eta apaingarri gehiago zituelako. Hainbat agiriek ordena jonikoaren bilakaerak estatu greko ugarietan erresistentziak eduki zituela frogatzen dute, Atenaseko nagusitasuna adierazten zuelako.
Estilo honetako ezaugarri adierazgarriena bi kiribil dituen ekino kapitel laukizuzena edo bolutadun kapitela da. Taulamendua arkitrabeak bereizten du, ohi denez hiru paxa horizontalez banatuta dagoena, platabanda izenekoak. Eta frisoa banda zuzen bat da, metopa eta triglifo gabekoa. Zutabeak lerdenagoak dira eta batzuetan emakume itxurako kariatides estatuengatik ordezkatuak dira, Erekteionean ageri dira, adibidez.
Atenaseko Akropolisean eraikitako bi tenplu, ordena jonikoaren adibideak dira: Atenea Nike (K.a. 427-424) eta Erecteion. Erecteion-a tenplu hirukoitza da, eta joniar cariatideak ditu. Hobekien mantendutako eraikin helenistiko batzuk, Celsoko Liburutegia, besteak beste, Turkian, Efeso hirian (Artemisa tenplua) eta Pergamon ikus daitezke. Beste tenplu batzuk: Prieneko Atenea Polias eta Didimako Apolo.
Baina hiri handietan, Egiptoko Alejandrian adibidez, ez da ia honen arrastorik gelditzen.
Ordena korintoarra
Estilo joniakoan moduan, korintoarra jainkosei eskainiak ziren tenplu barne eta kanpoaldeetan erabiltzen zen; kapitela molorrika hostoekin apinduta dago, eta frisoa ere apainduta egon daiteke. Estilo korintiarra, hiruretatik apainduena, jonikoaren bilakaera berantiar bat izan zen K.a. V. mendean.
Apianduena edo kargatuena da. Ezaugarri estilistiko gisa, alderantzikaturiko kanpai formako kapitela bereizten da. Honek, beheko zatian, molorrika hostoak dituen bi hilara ditu, eta horietatik lau ertzetan kiribiltzen diren kalikulu edo zurtointxoak agertzen dira, ordena dorikoan diren kiribilen moduan.
Ordena honetako tenpluen artean, Atenaseko Zeus Olinpikoa bereizten da (K.a. 174). Atenaseko Lisicrateseko linterna ere aipatu beharra dago, Lisicrates olerkariak eskatutako oroitzapenezko monumentua, antzerki-lehiaketa batean lortutako garaikurra ikusgai jartzeko erabili zuena.
Erreferentziak
Bibliografia
- Greek architecture Encyclopaedia Britannica, 1965.
- Stierlin, Henri: Greece: From Mycenae to the Parthenon, Taschen, 2004.
- Buttin, Anne-Marie: La Grèce classique, Belles Lettres, coll. "Guide Belles Lettres des civilisations", 2002 ISBN 2-251-41012-0
- Atenas y Esparta, Sarpe, Madrid, 1985. ISBN 84-7291-726-6
- Atlas de Arte, Club Internacional del Libro, S.A. de Promoción y Ediciones, 1990. ISBN 84-7758-304-8
- Azcárate Ristori, J. M.ª de, «El arte clásico: Grecia y Roma», en Historia del arte, Ed. Anaya, 1986. ISBN 84-207-1408-9
- Domínguez Ortiz, A., y otros: Historia de las civilizaciones y del arte, Anaya, Madrid, 1981. ISBN 84-207-1851-3
- Finley, M. I.: Los griegos de la antigüedad, Editorial Labor, S.A., 1992. ISBN 84-335-3515-3