Greziako Gerra Zibila

Greziako Gerra Zibila (grezieraz: ο Eμφύλιος [Πόλεμος]) 1946 eta 1949 bitartean Greziako gobernuaren armadaren (Erresuma Batuak eta AEBek babesturik), eta Greziako Armada Demokratikoaren (Greziako Alderdi Komunistaren adar militarra alegia) arteko gatazka armatua izan zen. Bigarren Mundu Gerran italiarren eta alemaniarren inbasioak eragindako botere-hutsunea bete nahian, ezkertiarren eta eskuindarren arteko borroka muturtuarengatik sortu zen gerra zibila, Gerra Hotzaren lehenengo urratsetakoa.

Greziako Gerra Zibila
Gerra Hotza
Data1946ko martxoaren 30a1949ko urriaren 6a
LekuaGrezia
EmaitzaHeleniar Armadaren garaipena
Gudulariak
 Grezia
  • Heleniar Armada
Laguntza:
 Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak (1947 eta gero)

Grezia Gobernu Bitarteko Demokratikoa

  • Greziako Armada Demokratikoa

Ipar Mazedoniako Errepublika Mazedoniar partisanoak

Laguntza:
 Jugoslavia
 Bulgaria
 Albania
Buruzagiak
Alexander Papagos
Konstantinos Ventiris
Thrasyvoulos Tsakalotos
Ameriketako Estatu Batuak James Van Fleet
Markos Vafiadis
Nikolaos Zachariadis
Indarra
Gehienez 232.500[1] Gehienez 26.000 (1948)[2]
Guztira: c. 100.000

Herrialdea okupatuta zegoelarik, greziar gobernua erbestean zegoen, barruko egoeraren gainean inolako eraginik gabe. Gauzak honela, erresistentziako zenbait talde, iritzi politiko desberdinekoak, sortu ziren, haietako nagusia alderdi komunistak kontrolaturiko Nazio Askapenerako Frontea (EAM) zela. EAM eta erresistentziako beste talde batzuen arteko liskarrak noizean behin gertatzen ziren, harik eta 1944ko udaberrian nazio batuko gobernua eratu zen arte.

Grezia askaturik geratu ondoren, 1944ko abenduan, herrialde gehiena kontrolatzen duen EAMk eta britainiarren babesa zeukan gobernuak elkarri egin zioten aurre. Azkenean Varkizako hitzarmena sinatu zen 1945eko otsailean, britainiarren eta sobietarren eraginpean. Hauteskundeak 1946ko irailaren 1ean egin ziren, mendebaldeko aliatuek ikuskatuta. Alderdi Komunistak boikotatu zituen hauteskundeak, eta horietatik ateratako eskuineko gobernuaren kontra altxatu zen, iparraldeko herrialde sozialistek babestuta (Albania, Jugoslavia, Bulgaria eta SESB).

Amerikarrek ongi babestutako eta hornitutako gobernu monarkikoa garaile atera zen azkenean, Greziako komunisten aliatu nagusiak ziren Tito eta Stalinen elkarrenganako hartu-emanak eten ondoren. Hala, Grezia NATOn sartu zen, eta sutsuki antikomunista zen armadak erregimen militarra ezarriko zuen 1967 eta 1974 bitartean.

Erreferentziak

  1. Woodhouse, C.M.. (2002). The Struggle for Greece 1941–1949. London: Hurst & Company, 237 or..
  2. Νίκος Μαραντζίδης. (2010). Δημοκρατικός Στρατός Ελλάδας, 1946–1949. Αθήνα: Εκδόσεις Αλεξάνδρεια, β'έκδοση, 52 or..


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.