Greyhound (filma)
Greyhound 2020ko gerra-film estatubatuarra da, Aaron Schneiderrek zuzendu zuen eta Tom Hanks du protagonista eta gidoilari.[1] C. C.S. Foresterren 1955eko The Good Shepherd eleberrian oinarritzen da filma. Aktore nagusien artean daude baita ere Stephen Graham, Rob Morgan eta Elisabeth Shue.
Greyhound (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Greyhound |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 91 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Good Shepherd (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Aaron Schneider (en) |
Gidoigilea(k) | Tom Hanks |
Antzezlea(k) | |
Tom Hanks Stephen Graham Rob Morgan Elisabeth Shue Manuel García-Rulfo Karl Glusman Tom Brittney (en) Devin Druid Maximilian Osinski (en) Dominic Keating (en) Grayson Russell Michael Benz Josh Wiggins Ian James Corlett Thomas Kretschmann Dave Randolph-Mayhem Davis Chet Hanks Matt Helm (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gary Goetzman Tom Hanks |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures Playtone (en) Bron Studios (en) FilmNation Entertainment (en) Sycamore Pictures (en) |
Edizioa | Sidney Wolinsky (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Blake Neely (en) |
Argazki-zuzendaria | Shelly Johnson |
Historia | |
Nominazioak | Soinu onenaren Oscar Saria 93. Oscar Sariak Warren Shaw (en) , Michael Minkler (en) , Beau Borders (en) , David Wyman (en) |
greyhound.movie | |
|
Greyhound, hasiera batean, Estatu Batuetan zine-aretoen bidez ikusteko programatu zen, 2020ko ekainaren 12an Sony Pictures Releasing-ek estreinatu behar zuen, baina Covid pandemiaren ondorioz, mugagabe atzeratu ondoren, banaketa-eskubideak Apple TV+-i saldu zitzaizkioren, eta streaming plataforma honen bidezko estreinaldia izan zuen filmak 2020ko uztailaren 10ean. Kritikarien kritika positiboak jaso zituen, ekintza-sekuentziengatik eta 90 minutuko exekuzio-denboraren erabilera eraginkorragatik gorespenak eginez. Efektu digital berezien erabilpen bikaina ere azpimarratzekoa.
Argumentua
Atlantikoko batailan, II. Mundu Gerrako kontestuan, 37 ontzi aliatuk osatutako HX-25 konboia Liverpoolera iristeko irtengo da AEBetako kostatik. Ontzi militar batzuen eskoltarekin, konboi hauek Atlantikoa igarotzea Europarantz funtsezkoa bihurtu zen 1942 urtearen inguruan, filmaren kokapenean, eta ontziak hondoratzea izaten zen itsaspeko aleman nazien helburua. Gudu orokorrean, urpekontzi taldeen eta konboien arteko talka indibidualak latzak eta ugariak izan ziren, eta horietako baten berregipen fikziozkoa da filmak kontatzen duena.
Filmeko kontakizunean konboiko eskolta edo gerrauntzi nagusia Keeling DD 548 klaseko suntsitzailea da, eta "Greyhound" da irrati-deietan duen kode-izena, hortik filmaren izenburua. Armadako Ernest Krause komandanteak (Tom Hanksen pertsonaia) darama Keeling untzia, eta konboi osoaren ardura. Komandantearen esku egongo da urpekari alemanen hurbilpen eta erasoen aurrean konboia salbu gordetzeko ahalegina.
Erreferentziak
- Wentling, Nikki. (December 3, 2018). «Tom Hanks thinks Hollywood isn't best suited to tell stories of Iraq, Afghanistan wars» Stars and Stripes.