Greyfriars Bobby

Greyfriars Bobby (1855ko maiatzaren 4a, Edinburgh - 1872ko urtarrilaren 14a, Edinburgh) 1870eko hamarkadan, Eskoziako Edinburgh hiriburuan ospetsu bilakatutako Sky Terrier txakur bat izan zen. John Gray bere nagusiaren heriotzaren ondoren haren hilobian izan zen, hamalau urtez, leialtasuna erakutsiz. 1872ko urtarrilaren 14ean hil zen, eta horregatik oso famatu egin zen. Urte betera, Lady Burdett-Coutts andereak George IV Bridge zubia eta Candlemaker Row kalearen arteko elkargunean txakurraren omenezko estatua bat ipini zuen.

Greyfriars Bobby txakurraren omenezko estatua, Edinburgh.

Bere gorpua Edinburgh hiriko Greyfriars Kirkyard hilerrian dago.

Bobbyren bizitzari buruzko hainbat liburu idatzi eta filma ere egin izan dira, tartean Eleanor Atkinson idazlearen Greyfriar's Bobby (1912) eleberria eta Greyfriars Bobby (1961) eta The Adventures of Greyfriars Bobby (2006) filmak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.