Gremlins
Gremlins (euskaraz Gremlinak) 1984ko Joe Dante estatubatuar zinema zuzendariaren umore eta beldurrezko filma bat da. Europar mitologiako gremlin direlako izakietan oinarritua dago. Zach Galligan, Phoebe Cates, Hoyt Axton, Polly Holliday eta Frances Lee McCain aktoreek antzetu zuten.
Gremlins | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1984 | |||
Izenburua | Gremlins | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Honen izena darama | Gremlin | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | monster film (en) ![]() ![]() | |||
Iraupena | 106 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Gremlins (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Los Angeles | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Joe Dante | |||
Gidoigilea(k) | Chris Columbus | |||
Antzezlea(k) | ||||
Zach Galligan Phoebe Cates Kline Hoyt Axton (en) ![]() Polly Holliday Frances Lee McCain (en) ![]() Corey Feldman Judge Reinhold Keye Luke Scott Brady Dick Miller Harry Carey Steven Spielberg Charles Jones Edward Andrews Glynn Turman Jackie Joseph Jerrald Goldsmith Jonathan Banks William Schallert Nicky Katt Michael Winslow (en) ![]() Peter Cullen Kenneth Tobey Belinda Balaski Tom Bergeron (en) ![]() Joe Brooks John C. Becher | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Michael Finnell | |||
Konpainia ekoizlea | Amblin Entertainment | |||
Ekoizle eragilea | Steven Spielberg | |||
Edizioa | Tina Hirsch | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Jerrald Goldsmith | |||
Argazki-zuzendaria | John Hora (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Kingston Falls (en) ![]() | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | Abeltzaintza eta Erantzukizuna | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Teorikoki beldurrezko filma bat izan arren, bertan agertzen diren umorezko eszena ugariei esker berehala mundu osoko haur eta gazteen gustuko filma bilakatu zen, ondorioz haurren artean Mogwai izakiaren panpina ugari saldu ziren.
Izandako arrakasta itzel horri esker 1990an Gremlins 2: The New Batch (Gremlins 2: Belaunaldi Berria) izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
New York, Chinatown auzoa. Rand komertzialak (Hoyt Axton) bere seme Billyri (Zach Galligan) eguberritako oparia egiteko asmoz txinatar denda batean sartu eta Mogwai deritzon izaki bitxi eta onbera bat erosiko du.
Baina Rand hiritik herrira itzuli eta semeari izakia oparitzean, itxuraz opari xalo eta maitagarriena dirudienaren zaintzak berarekin batera ardura handia dakar, gaizki zaindu ezkero herri osoa beteko luketen Gremlin izeneko izaki txiki, bihurri eta zakar andanaren sorrera iturri izan bailiteke, gremlin maltzur eta zital talde hauen buruzagia Stripe da, hain zuzen ere, Mogwai zintzo eta xaloaren antitesia. Arazoa Billyk istripuz Mogwai zaintzeko ezinbestekoak diren hiru arauak banan-banan hausten dituenean hasiko da:
- Gauerdia ondoren janik ez ematea
- Ez bustitzea
- Eguzkiaren izpipean ez jartzea
Aktoreak
- Zach Galligan: Billy Peltzer
- Phoebe Cates: Kate Beringer
- Hoyt Axton: Randy Peltzer
- Frances Lee McCain: Lynn Peltzer
- Corey Feldman: Pete Fountaine
- Keye Luke: Wing jauna
- John Louie: Wing jaunaren biloba.
- Dick Miller: Murray Futterman
- Jackie Joseph: Sheila Futterman
- Polly Holiday: Ruby Deagle
- Judge Reinhold: Gerald Hopkins
- Edward Andrews: Roland Corben
- Chuck Jones: Jones
- Robby the Robot: Bere burua antzeztuz
Ahotsak
- Howie Mandel—Mogwai
- Frank Welker—Stripe
- Marvin Miller—Robby robota
Cameoak
- Steven Spielberg: bizikleta birziklatuan doan gizona.
- Tom Bergeron: telebistako berriemailea.
- Jerry Goldsmith: telefono kabinako gizona.
- William Schallert: Aita Bartlett
Kanpo estekak
- Gremlins filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Gremlins filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)