Grekoaren museoa

Grekoaren museoa (gaztelaniaz: Museo del Greco), lehen Grekoaren Museo Etxea bezala ezaguna, Doménikos Theotokópoulos margolariari Toledo hirian (Espainia) eskainitako museo-etxea da. Grekoa bezala ezagunagoa, Kretan (Grezia) jaio baitzen, bere obraren zatirik handiena Gaztelako hiri horretan ekoitzi zuen. Erakundea 1911n inauguratu zen, artistaren ahalik eta koadro gehien biltzeko asmoarekin. Denbora luzean margolariak lan egiteko erabili zuen etxea zela pentsatu zen, baina birsorkuntza da.[1] Kultura eta Kirol Ministerioari atxikitako museoa da, Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiaren kudeaketa esklusibokoa.[2] Museoan beste margolarien lanak ere badira: Luis Tristán, Raimundo Madrazo, Joaquín Sorolla.

Grekoaren museoa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaToledo
Koordenatuak39°51′22″N 4°01′44″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1911
Inaugurazioa1911ko ekainaren 12a
Izenaren jatorriaGrekoa
Arkitektura
Azalera1.461 m²
Webgune ofiziala
    Grekoaren museoa
    Datuak
    MotaArte galeria, Museo-etxea eta biographical museum (en) Itzuli
    HerrialdeaEspainia
    Agintea
    Egoitza nagusi
    Historia
    Sorrera1911
    Sortzailea
    Benigno de la Vega-Inclán (en) Itzuli
    webgune ofiziala
    Twitter: museodelgreco Edit the value on Wikidata

    Bilduma

    Museoak gutxi gorabehera Grekok eginiko hogei bat mihise gordetzen ditu.H orien artean nabarmentzekoak dira Apostolutza multzoa, kontserbatzen diren guztien artean kalitaterik handienekotzat jotzen dena. Beste lan aipagarriak San Petriren malkoak, bertsio onenetako bat, Diego de Covarrubiasen eta bere anaia Antonioren erretratuak, San Bernardinoren Erretaula — Prado Museoak gordailuan utzitakoa — edo Toledoko bista eta planoa, agian erakundearen piezarik esanguratsuena. Era berean, 2021ean, Kultura Ministerioak Gurutziltzaketa obra erosi zuen Grecoren Museorako, kretarraren lehendabizikoa museoa sortu zenetik.

    Museoak Luis Tristanen obra sorta bikaina ere badu. Tristan Grecoren dizipulurik onentzat jotzen da; bere lanetan bere maisuaren arrasto sendoa eta Erroman egindako prestakuntza-egonaldian ezagutu zuen Caravaggismoaren sustraiko naturalismoa batu zituen. Jasotako beste autore batzuk honako hauek dira: Jorge Manuel Theotocópuli, Grekoaren semea —, Alonso Sánchez Coello, Bartolomeo Passerotti, Francisco Herrera Zaharra, Juan Bautista del Mazo, Juan de Valdés Leal, Joaquín Sorolla eta Raimundo Madrazo.

    Obra horietako 25, gutxienez, Pradoko museoak gordailuan utzi ditu.

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.