Gregorio Urkaregi Otxandiano
Gregorio Urkaregi Otxandiano (Otxandio, 1869ko martxoaren 12a - Begoña, 1927ko abenduaren 28a) Begoña elizateko hargin, obra-eraikitzaile eta kontratista izan zen.[1]
Gregorio Urkaregi Otxandiano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Otxandio, 1869 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Begoñako errepublika, 1927 (57/58 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | contractor (en) |
Obrak
Bilbo edo Begoñako edifizio hauen eraikuntzan parte hartu zuen Urkaregik:
- Txabarri Jauregia Bilboko Plaza Eliptikoan (1889-1894). Bere aurrealdean, deigarria da dauzkan kolore eta osaketa bereziak, leiho guztiak dira desberdinak eta teilatua ikusgarria da.[2] Atanasio Anduiza arkitektoak eraiki zuen, aurretik Paul Hankar arkitekto belgikarrak garaiko Cortes Victor Txabarri Salazar finantzari eta Ahaldun Nagusia eta bere sendiaren bizileku izan zedin proiektatu zuelarik.[3]
- Bilboko Bankuaren hedakuntza Bilbo zaharrean (1898)
- Bilbo–Concordia geltokia Bilbon (1898-1902)
- Begoñako Basilikako fatxada eta dorrearen berreraikuntza (1902-1907) Bigarren Karlistaldiaren ondoren.
- San Jose Mendikoaren elizaren ondoko Agustindarren komentua Bilbon (1905).
- Urkaregitarren panteoia Begoñako hilerrian (1906). Panteoia estilo oso sinplekoa da, baina hilerriko kale nagusietako batean dago, eta kokapen sozial eta ekonomikoa nabarmentzen du. Gregorio Urkaregiren panteoia estilo neorromanikoan eginda Euskal Herriko hilerrietan ikus daitekeen lan urrietako bat da. 1906an eraiki zuten, harlanduekin eta oinplano angeluzuzenarekin. Panteoiak kutxa edo sarkofago itxura hartzen du, eta burualdean gurutze bat eta erdian moldura bat ditu, non "Gregorio de Urcaregui Ochandiano" izena agertzen baita.[1]
- Txabarri Jauregia Bilboko Plaza Eliptikoan
- Bilboko Bankua Bilboko Zazpi Kaleetan.
- Begoñako Basilikako fatxada eta dorrea
Erreferentziak
- Los cementerios de Bilbao: nacimiento y evolución.. Bilbao zerbitzuak. Bilboko Udala.
- (Ingelesez) «TXABARRI JAUREGIA» www.bilbaoturismo.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- «Txabarri Jauregia» Turismoa Euskadi, Helmugak Euskadin (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.