Gregorio Peces-Barba

Gregorio Peces-Barba Martínez (Madril, 1938ko urtarrilaren 13a-Oviedo, 2012ko uztailaren 24a) politikaria eta abokatua zen.

Gregorio Peces-Barba


Q44767849 Itzuli

1989 - 2007 - Daniel Peña Sánchez de Rivera

Espainiako Diputatuen Kongresuko Presidente

1982ko azaroaren 18a - 1986ko uztailaren 15a
Landelino Lavilla - Félix Pons (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 10a - 1986ko uztailaren 15a
Barrutia: Valladolid (en) Itzuli
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 15a - 1982ko abuztuaren 31
Barrutia: Valladolid (en) Itzuli
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1978ko urtarrilaren 23a - 1983ko urtarrilaren 1a

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko ekainaren 29a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Valladolid (en) Itzuli
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaMadril, 1938ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaOviedo, 2012ko uztailaren 24a (74 urte)
Heriotza modua: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaGregorio Peces-Barba del Brío
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Francisco Javier Ansuátegui Roig (en) Itzuli
José Manuel Rodríguez Uribes
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, unibertsitateko irakaslea eta legelaria
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Europako Kontseiluko Legebiltzarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Bizitza

Madrilen egin zituen zuzenbide-ikasketak eta Estrasburgon osatu zituen, zuzenbide konparatuaren alorrean. Aita abokatua zuen, eta harekin hasi zen lanean. Irakasle-lanetan ere aritu da, besteak beste Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko irakasle eta errektore gisa; eta honoris causa doktore egin dute UNEDen, Vigoko Unibertsitatean eta abarretan.

1963. urtean Cuadernos para el Diálogo aldizkaria sortu zuen, besteak beste, Joaquín Ruíz-Giménez, Pedro Altares eta Javier Rupérezekin batera. 1972an PSOE alderdian sartu zen (garai hartan ezkutuko alderdia zen), eta alderdi horretan hainbat kargutan aritu da. 1977ko Espainiako hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten, eta Kongresuko sozialisten talde parlamentarioko idazkari izendatu zuten; 1981ean dimisioa eman zuen arte bete zuen idazkaritza lana. 1978an Konstituzioa idatzi zutenetariko bat izan zen. 1979ko eta 1982ko hauteskundeetan berriro hautatu zuten diputatu, eta 1982an Kongresuko lehendakari izendatu zuten, gainera. Kargu horretan lan egin zuen Madrilgo Unibertsitate Complutenseko lanarekin batera, eta 1986an kargu hura utzi ondoren irakaskuntzan murgildu zen buru-belarri. Beste zenbait lanez gainera Europako Legebiltzarreko kidea izan da, legebiltzar horretako espainiar ordezkaritzaren lehendakariordea.

Argitara emandako liburuen artean aipagarriak dira Teoría general de los derechos humanos (Giza eskubideen teoria orokorra), Texto básico de los Derechos Humanos (Giza Eskubideen oinarrizko testua), Libertad, poder, socialismo (Askatasuna, boterea, sozialismoa), etab. 2004. urtean, ministroen kontseiluak Terrorismoaren Biktimen Elkartea laguntzeko goi-komisario izendatu zuten. 2010. urtean, Pelayo zuzenbide-saria jaso zuen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.