Greg Bear
Greg Bear (San Diego, Kalifornia, 1951ko abuztuaren 20a – 2022ko azaroaren 19a), [1] zientzia fikziozko idazle estatubatuarra izan zen. Poul Anderson zientzia-fikziozko beste egile ospetsu baten suhia zen.
Greg Bear | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gregory Dale Bear |
Jaiotza | San Diego, 1951ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2022ko azaroaren 19a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Astrid Anderson Bear (en) (1983 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Diego State University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, prosalaria eta ilustratzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Howard Bloom (en) |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
gregbear.com | |
Biografia
80ko hamarkadan estiloa markatu dutenen egile nabarmena izan zen Bear. Zientzia fikzioaren "hiru B"etako bat izateagatik ezaguna zen (Gregory Benford eta David Brin-ekin batera). Haren lanak sari ugari irabazi ditu, hala nola, Nebula saria 1994an Mars Moves eta 2000. urtean Darwin's Radio lanengatik, eta baita Hugo eta Nebula saria ere, Music in the Blood lanagatik, 1984an.
Bear-en nobelek oso antzeko garapena izan ohi dute: itxuraz loturarik gabeko hiru gertakari gertatzen dira munduko leku urrunetan eta oro har gizadia aldatzen, suntsitzen edo bietan amaitzen den prozesu baten alarma dira; eta zientzia-fikzio gogorraren ikuspegi batetik egiten du beti, argumentu zientifiko oinarrituak eta zehatzak erabili nahian argumentuen oinarri nagusi gisa.
Biokimika-fikzioan ere espezialista zen eta bere eleberri askok genetikaren ikuspegi hipotetiko aurreratu eta zorrotzak dituzte.
Aipatutakoez gain, nabarmendu daitezkeen beste lan garrantzitsu batzuk hauek dira: Queen of Angels (1990), Alt 47 (1997), Foundation and Chaos (1998), Vitales (2001) eta Darwin's Children (2003).
Erreferentziak
- Boyle, Alan. (2022ko azaroaren 20a). «Greg Bear, 1951-2022: Best-selling writer influenced sci-fi world, on and off the page» Geek Wire.