Greensboro (Ipar Carolina)

Greensboro hiria (formalki Greensborough) Ipar Carolinako iparraldean dago kokatuta, Estatu Batuetan.[1] 1808.urtean Nathanael Greene generalak hiriburu izendatu zuen. Urte horretan konderriren hiriburua izendatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren amaieran Estatu Konfederatuen hiriburua izan zen.

Dixie eraikina.
Greensboro
Greensboro
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Ipar Carolina
Ipar Carolinako konderriGuilford konderria (Ipar Carolina)
AlkateaNancy Vaughan (en) Itzuli
Izen ofizialaGreensboro
Jatorrizko izenaGreensboro
Posta kodea27402, 27405, 27406 eta 27455
FIPS kodea37-28000
Geografia
Koordenatuak36°04′48″N 79°49′10″W
Map
Azalera346.046205 km²
Altuera272 m
Demografia
Biztanleria299.035 (2020ko apirilaren 1a)
19.396 (2013)
Dentsitatea864,15 bizt/km²
Etxebizitzak118.126
Informazio gehigarria
Sorrera1808
Telefono aurrizkia336
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu, UTC−05:00 eta UTC−04:00
Hiri senidetuakMontbéliard
greensboro-nc.gov

Biztanleria

Biztanleriari dagokionez, Ipar carolinako hiri handiena da. Estatu Batuak 2010ean egindako azterlanak dio 269.666 biztanle daudela Greensboron.[2]

Antzineko jatetxea Souhtside auzoan, Greensboro erdigunean.

Klima

Klima heze subtropikala du Greensborok. Neguak laburrak dira eta ez oso gogorrak. Orokorrean, ohikoak dira ekaitzak uda eta udaberrian zehar, eta batzutan nahiko kaltegarria izan daitezke naturari dagokionez. Greensboroko biztanleek hainbat arazo izan dituzte tornadoak direla eta. 1936.urtetik aurrera Greensboron edo inguruan egondako tornado ezagunenak honako hauek izan dira:

  • 1998ko martxoak 20, Stoneville.
  • 1989ko maiatzak 5, Clemmons eta Winston-Salem.
  • 2008ko maiatzak 7, Clemmons eta Greensboro.

Kultura

Museoak

  • Reed African American Heritage Museum, AEBko Afrikaren inguruko bilduma ezagunetarikoa da. Baita ere Haitiko eta Ginea Berriaren objektuak biltzen ditu.[3]
  • International Civil Rights Center & Museum. 2010.urtean Nazioarteko Giza Eskubideen Museoak bere ateak ireki zituen. Izan ere, eraikin honen helburua Ipar Karolinako unibertsitateko lau gaztek egindako lana gogoraraztea da. Museo hau orain dela urte batzuk Woolworth izeneko denda zegoen tokian kokatuta dago. Denda hau monumentu garrantzitsu bat izan zen Amerikarentzat, bertan gertatu baitzen giza eskubideen alde egindako lehenengo protesta, aurretik aipatutako lau gazteek egindako protesta hain zuzen ere.
  • Weatherspoon Art Museum. Museo honetan mundu mailako artisten lanak ikus daitezke, besteak beste, Henri Matisse, Andy Warhol, Pablo Picasso, Robert Rauschenberg...[4]

Jaiak

  • "Ekialdeko musikaren jaialdia": Piedmont Triad zonaldean ekainak 25etik uztailak 30 arte ematen den jaia da. Bertan, orkestra sinfonikoaren eta hainbat artista famatuen 70 kontzertu baino gehiago ikusi ahal izan daitezke.
  • "Fun fourth festival": Uztailaren 4an ospatzen den eta Ameriketako oso famatua den jaialdia da. Egun honetan, Independentziaren eguna ospatzen da eta horretarako, familia osoarentzat diren ariketa asko daude: kontzertuak, umeentzako koltxonetak, su artifizialak gauean...[5]
  • "Afroamerikarren artearen jaialdia": Afroamerikarrek kultura estatubatuarrari emandakoa gogorarazteko, urtarrilaren eta martxoaren artean ospatzen den festa da. Jai honek kontzertuak, antzezlanak etab. ere barne hartzen ditu.

Hiri eta herri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.