Graz

Graz (alemanez ɡʁaːt͡s ahoskatua) Austriako hiria da, Estiria probintziako (alemanez: Steiermark) hiriburua. Nazioko bigarren hiria da, biztanleriari kasu eginez gero: 250.099 lagun ziren 2008an.

Graz
Graz
Grätz
Gratz
Austriako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Estiria
AlkateaElke Kahr (en) Itzuli
Izen ofizialaGraz
Jatorrizko izenaGraz
Grätz
Gratz
Posta kodea8010, 8020, 8036, 8041, 8042, 8043, 8044, 8045, 8046, 8047, 8051, 8052, 8053, 8054 eta 8055
Geografia
Koordenatuak47°04′15″N 15°26′19″E
Map
Azalera127.57 km²
Altuera353 m
MugakideakGraz-Umgebung District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria292.630 (2022ko urtarrilaren 1a)
3.190 (2018)
Dentsitatea2.293,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia316
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakTrondheim, Timișoara, Dubrovnik, Coventry, Montclair (en) Itzuli, Groningen, Darmstadt, Pula, Trieste, Maribor, Pécs, Banja Luka, San Petersburgo, Ljubljana, Celje, Aksaray, Pernik eta Lublin
MatrikulaG
graz.at

Kokapena

Graz Austriako hego-ekialdean da, Mur ibaiaren ertzetan. Vienatik 200 kilometrora da eta iparraldean Gratkorn, Stattegg eta Weinitzen ditu mugakide; ekialdean Kainbach bei Graz, Hart bei Graz eta Raaba; hegoaldera Gössendorf, Feldkirchen bei Graz, Seiersberg eta Unterpremstätten, eta mendebaldera Attendorf eta Thal.

Geografia

Barrutiak

17 barrutik osatzen dute Graz:

Grazeko barrutiak
Grazeko barrutiak
  • I. Innere Stadt
  • II. St. Leonhard
  • III. Geidorf
  • IV. Lend
  • V. Gries
  • VI. Jakomini
  • VII. Liebenau
  • VIII. St. Peter
  • IX. Waltendorf
  • X. Ries
  • XI. Mariatrost
  • XII. Andritz
  • XIII. Gösting
  • XIV. Eggenberg
  • XV. Wetzelsdorf
  • XVI. Straßgang
  • XVII. Puntigam

Klima

    Datu klimatikoak (Graz)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.3 20.1 25.1 28.3 31.5 34.3 34.5 35.5 28.9 25.9 20.9 19.2 35.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.8 5.8 10.7 15.3 20.5 23.4 25.3 24.7 20.4 14.6 7.7 3.6 14.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.0 1.0 5.1 9.6 14.6 17.7 19.5 18.9 14.7 9.4 3.7 0.1 9.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.7 -2.4 1.0 4.9 9.5 12.7 14.4 14.3 10.6 5.9 0.9 -2.3 5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19.2 -19.3 -17.2 -5.5 -1.3 3.6 6.3 4.9 0.8 -6.4 -12.7 -16.5 -19.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23.9 30.4 44.1 49.0 86.0 117.8 125.1 113.0 81.1 61.7 51.9 34.9 818.9
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 4.8 4.8 6.6 7.9 10.6 11.5 10.7 9.7 7.5 6.3 6.5 5.2 92.1
Elur egunak (≥ 1.0 cm) 15.6 10.0 4.1 0.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 2.8 9.1 42.1
Eguzki orduak 90.4 117.8 145.7 166.4 210.0 213.0 234.4 226.9 174.0 139.6 93.0 78.8 1890.0
Iturria: Central Institute for Meteorology and Geodynamics[1]

Demografia

Bilakaera historikoa

1869tik 2007ra bitartekoa:[2]

Bilakaera demografikoa
Urtea Populazioa
186998.229
1880116.770
1890135.660
1900168.808
1910193.790
1923199.578
1934210.845
1939208.016
Urtea Populazioa
1951226.453
1961237.080
1971249.089
1981243.166
1991237.810
2001226.244
2007247.698

Sexua eta adina

Andreak % 51,97 dira. % 18,14k hogei urte baino gutxiago ditu eta % 64,58 hogei eta hirurogeita bost urte bitartekoak dira; % 17,27 , berriz, 65 urtetik goragokoa da.

Jatorria eta hizkuntzak

Biztanleen % 85 austriarrak dira; % 5 Europar Batasunekoak dira, eta enparauak Europako beste herrialde batzuetakoak eta mundu zabalekoak dira.

Atzerritik etorritakoen jatorriari begira, hona xehetasunak:[3]

HerrialdeaZenbat
Bosnia-Herzegovina 4.604
Kroazia 4.260
Alemania 3.918
Turkia 3.801
Errumania 2.651
Errusia 1.258

Ondarea

Graz, Georg Matthäus Vischer (1670)

Graz hiriaren erdigunea

Graz hiriaren erdigunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Erlojuaren Dorrea, Grazer Schloßberg

MotaKulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 931
KokalekuaAustria
Eskualdea2Europa
Koordenatuak 47°04′13″N 15°26′20″E
Izen ematea1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Mariatrosteko Basilika.
Eggenbergeko gaztelua

Elizak

Gehienak erdigunetik kanpo dira, eta aipatzekoak dira Bihotz Santuarena, San Leonardorena, Marigrünekoa eta Mariatrost basilika.

Gazteluak

Estiriako gaztelurik nabarmenena da Eggenbergekoa. XVII. mendean eraiki zuten, El Escorial monasterioaren diseinuan oinarrituta. Barruan Hans Adam Weissenkircher margolariaren lanak ikus daitezke. Eraikinak 365 leiho ditu, urteak beste egun. Urtean milioi bat bisitarik jotzen dute leku honetara.

Aipatzekoa ere bada Göstingeko gaztelua, hiriaren iparraldera. 1723an tximista batek bete-betean jo zuen eta haren ondorioz eraikuntza erabat desegin zen. Egun hondakinak baino ez dira geratzen.

Hiriaren erdigunean Schloßberg gotorlekua dago, egun parke bat dena.

Ekonomia

2003ko datuen arabera 184.135 pertsonak egiten zuen lan Grazen. Horietatik, % 74 zerbitzu-sektorean aritzen zen. 55.000 behargin hiritik kanpo bizi dira.

Enpresak

Austriako enpresa askok egoitza dute hirian:

  • Andritz AG: eraikuntza industrialak sortzen dituen enpresa.
  • Kastner & Öhler: saltoki handiak.
  • Rail Transport Service: trenbide sare pribatua.
  • Styria Medien AG: Hedabidea.

Kanpotik etorritako enpresek ere leku hartu dute Grazen, esaterako:

Hezkuntza

Unibertsitateak

Lau unibertsitatek 40.000 ikasleri eskaintzen diete zerbitzua. Zazpi biztanletatik bat ikaslea da.

Grazeko Musika eta Antzerki Unibertsitatea
  • Karl Franzens Unibertsitatea (alemanerazKarl-Franzens Universität): 1585ean sortua. 20.000 ikasle inguru.
  • Unibertsitate Teknikoa (alemaneraz Technische Universität): 7 fakultate eta 9.000 ikasle.
  • Medikuntza Unibertsitatea (alemaneraz Medizinischen Universität): 5.000 ikasle inguru.
  • Musika eta Antzerki Unibertsitatea (alemanerazUniversität für Musik und darstellende Kunst): 2.000 ikasle.

Liburutegiak

Steiermärkische Landesbibliothek eta Universitätsbibliothek Graz dira liburutegi onenak, 3 milioi liburutik goragoko ondarearekin.

Osasun zerbitzuak

Hiriak 7 ospitale, 10 klinika eta 44 botika biltzen ditu.

Aireportua

Austriako hirugarren aireportu handiena da, hiritik 10 kilometrora hegoalderantz. 2007an 948.000 bidaiari artatu zituen.

Pertsonaia ospetsuak

Senidetutako hiriak

Erreferentziak

  1. Klimadaten von Österreich 1971-2000 -Graz-Uni. Central Institute for Meteorology and Geodynamics (Noiz kontsultatua: 2012-09-06).
  2. http://www.statistik.at/blickgem/blick1/g60101.pdf
  3. Grazeko biztanlegoa 2009ko urtarrilaren 1ean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.