Grattan zubia
Grattan zubia, irlanderaz: Droichead Grattan eta ingelesez: Grattan Bridge, Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuan dagoen zubi bat da, Liffey ibaia zeharkatzen du. Capel kalea eta Parliament kaleak elkarlotzen ditu.
Grattan zubia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 53°20′45″N 6°16′04″W |
![]() | |
Dimentsioak | 52 (![]() |
Gurutzatzen du | Liffey ibaia |
1676an leku honetan Essex zubia eraiki zen, Humphrey Jervis alkateak eraikia eta Arthur Capell, Essexko 1. dukearen omenez. 1751an kalteak jasan zituenez, 1753-1755 artean berreraikia izan zen. 1872an zaharberritua eta 1874ean Grattan zubia izenez berrirekia eta Henry Grattan irlandar politikariaren omenez berrizendatua izan zen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.