Grassi jauregia
Grassi jauregia (Palazzo Grassi, en italieraz) baita ere Grassi-Stucky jauregia bezala ezaguna, marmol zuriko eraikin handi bat da. Veneziako Ubide Nagusian kokatuta, Giorgio Massarik diseinatu zuen. 1748 eta 1772 artean eraikia, Boloniako Grassi familiakoa zen. 1983an Fiat taldeak erosi zuen. 2006an, François-Henri Pinault enpresari frantsesak erosi zuen.[1]
Grassi jauregia | |
---|---|
Palazzo Grassi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Municipalità of Venice | Municipality 1 Venezia-Murano-Burano |
Ur-masa | Veneziako Ubide Handia |
Koordenatuak | 45°26′02″N 12°19′41″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1772 |
Jabea | François Pinault (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giorgio Massari (en) |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Kontaktua | |
Helbidea | Campo San Samuele, 3231 |
Webgune ofiziala | |
Ezaugarria
Ubide Nagusiko eraikin artean berezia da zeren Akademizismoko estilokoa baita eta ez, Veneziako beste jauregiak bezala, bizantziarra edo barrokoa. Fatxadan ez dago dendentzako espaziorik.
Museoaren proiektua
Jauregia Grassi familiak 1840 urtean saldu zuen. Jabe desberdinak izan ondoren, 1983an Fiat enpresak erosi zuen arte bisualen erakusketa-aretoa bezala erabiltzeko. Jauregia moldatzeko lanak Gae Aulenti arkitektoak egin zituen. Aulentik berrikuntza batzuk eragin zituen. 1984 eta 1990 artean, Pontus Hultén egon zen museoaren zuzendaritzan.[2]
Antzokia
Aire libreko antzokia du, bestetik. 600 eserleku ditu.
Pinault arte-bilduma
Museoan gaur egun François-Henri Pinault enpresariaren bilduma ikus daiteke, munduko bosten handienen artean dagoen bilduma, alegia. Horretan, beste egile artean, artista hauek daude jasota:
- Mark Rothko
- Damien Hirst
- Andy Warhol
- Carl Andre
- Jeff Koons
- Lucio Fontana
- Mario Merz
- Bertrand Lavier
- Dan Flavin
- Charles Ray
- Takashi Murakami
Iruditegia
- Jauregia gauez.
- Sarrera nagusia.
- Kanpoaldeko eskultura.
- Barruko patioa.
- Barruko eskailera.
Erreferentziak
- .
- .
Kanpo loturak
- (Italieraz)(Frantsesez):Grassi jauregiaren webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grassi jauregia |