Grant kapitainaren semeak

Grant kapitainaren semeak (jatorrizkoan, frantsesez: Les Enfants du capitaine Grant) Jules Verne frantziar idazleak idatzitako abenturazko eleberri bat da. 18671868 artean Pierre-Jules Hetzelek argitaratu zuen.

Grant kapitainaren semeak
Datuak
IdazleaJules Verne (1872)
Argitaratze-data18671868
GeneroaAbenturazko eleberria
Jatorrizko izenburuaLes Enfants du capitaine Grant
Hizkuntzafrantsesa
ArgitaletxeaPierre-Jules Hetzel
Herrialdea Frantzia
IlustratzaileaÉdouard Riou (en) Itzuli
BildumaBidai harrigarriak
Euskaraz
IzenburuaGrant kapitainaren semeak
ItzultzaileaD. Urbistondo
Argitaratze-data1985
BildumaItzul saila
Orrialdeak174
ISBN978-84-85485-63-5

1985ean D. Urbistondok euskarazko itzulpena Elkar argitaletxean argitaratu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lord Edward Glenarvan eskoziar aristokratak Eskoziako kostaldean egin ohi dituen aisialdiko itsas ateraldietako batean mezudun botila bat topatuko du. Mezua Britannia ontziko Harry Grant kapitainak idatzia da, dioenez duela bi urte bere ontzia hondoratu eta bera eta eskifaiako beste bi kide besterik ez omen dira bizirik atera. Haren seme-alaba Robert eta Maryk eskatuta, Lord Glenarvanek erreskate espedizio bat bidaltzea erabadiko du. Heuren oztopo nagusia naufragoek itsasora jaurtitako mezuko kokapen datuak irakur ezinak direla da, 37º hegoaldea ezik.

Lord Glenarvan et bere emazte Lady Helena, kapitainaren semeak eta Dunctan ontziko eskifaia Hego Amerikaruntz nabigatuko dute, mezuak Britannia ontziaren hondoratze lekua Patagonia izan zela iradokitzen baitu. Itsas ibilbidearen erdialdera, ustegabeko bidaiari bat topatuko dute: Jacques Paganel frantziar geografoa, erratuta okerreko ontzian sartu eta orain heuren espediziora batzera erabaki du, bere lanbideak hala derrigortuta burutu behar zuen beste bidaia bertan behera lagaz.

Ikus, gainera

  • Eleberri ezagunen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.