Grand Tetongo Parke Nazionala
Grand Tetongo Parke Nazionala (ingelesez: Grand Teton National Park) AEBetako Wyoming estatuan dagoen parke nazional bat da, Yellowstone Parke Nazionalaren hegoaldean. Bere inguruan dauden basoekin batera, Yellowstoneko ekosistema handiaren eremu babestu handia osatzen dute, ukitu gabe kontserbatzen den latitude epeletako munduko ekosistema handienetako bat.
Grand Tetongo Parke Nazionala | |
---|---|
Kokalekua | Teton konderria (Wyoming), Ameriketako Estatu Batuak |
Koordenatuak | 43°50′00″N 110°42′03″W |
Grand Tetongo Parke Nazionala Grand Tetongo Parke Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak) | |
Azalera | 1.254,51 km² |
Izendapena | National Park of the United States (en) eta Parke nazional |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 29-02-26 |
Bisitari-kopurua | 3.289.638, 3.405.614 eta 3.491.151 |
Administratzailea | Parke Nazionalen Zerbitzua |
Webgunea | https://www.nps.gov/grte/index.htm |
1929ko otsailaren 26an parke nazional izendatu zuten. 1.255 km²-ko azalera hartzen du. Bere punturik garaiena Grand Teton mendia da, 4.197 metro garaia dena.
Grand Teton eskualdeko giza historia gutxienez 11.000 urtekoa da, paleoamerindiar ehiztari-biltzaile nomadak hilabete beroenetan eskualde honetara elikagai eta hornigaien bila emigratzen hasi zirenean. XIX. mendean, esploratzaile zuriek ekialdeko xoxonerekin egin zuten topo. 1810 eta 1840 artean, eskualdeak larruen merkataritzarako enpresak erakarri zituen, gaur egun legez kanpokoa den kastore-larruen irabazizko merkataritza kontrolatzeko lehiatzen zirenak. AEBetako gobernuak eskualdera egindako espedizioak XIX. mendearen erdialdean hasi ziren, Yellowstoneko esplorazioaren adar bat bezala. Lehenengo kolono zuriak Jackson Hole haranean ezarri ziren 1880ko hamarkadan.
Etimologia
Frantsesezko Grand Teton hitzetik eratorria da eta Titi Handia esan nahi du.