Grand Palais
Grand Palais, Grand Palais des Beaux-Arts edo Grand Palais des Champs-Elysées (euskaraz Jauregi Handia, Arte Ederren Jauregi Handia edo Eliseo Zelaietako Jauregi Handia) Frantziako Paris hiriburuan dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere, Parisko 8. barrutian eta Sena ibaiaren Eskuinaldean kokatzen da, hots, Champs-Élysées parkearen barnean dago, Petit Palais jauregia eta Alexandro III.a zubiarekin batera multzoa osatzen duelarik.
Grand Palais | |
---|---|
Grand Palais | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 8. barrutia |
Administrative quarter of Paris | Champs-Élysées |
Koordenatuak | 48°51′58″N 2°18′45″E |
Historia eta erabilera | |
Salon d'Automne | |
Inaugurazioa | 1900 |
Erabilera | Erakusketa |
Erabiltzailea | Réunion des musées nationaux et du Grand Palais des Champs-Élysées Palais de la Découverte (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Charles Girault (en) |
Estiloa | Art Nouveaua |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00088877 |
Bisitariak urtean | 1.500.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | 3, avenue du Général-Eisenhower, 75008 Paris |
Webgune ofiziala | |
Historia
1900eko Nazioarteko Erakusketa Parisen ospatzeko beta aprobetxatuz Gran Palais jauregia 1897. urtean eraikitzeari ekin zitzaion.
Lehen Mundu Gerra garaian ospitale militarra izan zen eta Bigarren Mundu Gerran propaganda naziaren erakusketak egiteko erabili zuten alemaniarrek. Parisko askapenean ordea Frantziako erresistentziaren egoitza izan zen.
Gaur egun erakusketa handiak egiteko erabiltzen da eta mendebaldeko hegalean Palais de la Découverte zientzia museoa dago. Behe solairuan polizia etxe handi bat dago.
Informazio praktikoa
- Helbidea: Avenue Winston-Churchill, 75008
- Geltokiak:
- Champs-Élysées – Clemenceau
- Franklin D. Roosevelt
Kanpo estekak
- Grand Palais jauregiaren webgunea (Frantsesez)