Grand Ole Opry
Grand Ole Opry ingelesez egindako musika-irratsaioa da, country musikaren zaharrena dena.
Grand Ole Opry | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1925 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | music television (en) |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Tennessee |
Koordenatuak | 36°12′25″N 86°41′31″W |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | WSM (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | Peabody Awards (en) |
opry.com | |
Astero ematen dute zuzenean Opryland izeneko antzoki batetik (Nashville, Tennessee). Bere historian zehar country musikako izar handiek desfilatu zuten, Porter Wagoner desagertutik Dolly Partonera.
1925eko azaroaren 28an sortu zuen George D. Hay jaunak WSMn ordubeteko irratiko "bihitegi-dantza" gisa. Gaur egun, Opry Entertainment-ek (Ryman Hospitality Properties, Inc. dibisioa) igortzen du, eta AEBetako historian luzeena izan den irrati-transmisioa da.[1] Country musika eta bere historia ohoratzen ditu. Opry-k country musika, bluegrass, folk musika eta gospela jotzen duten abeslari ospetsuen eta artista garaikideen nahasketa bat aurkezten du, baita emanaldi komiko eta parodiak ere. Mundu osoko ehunka mila bisitari eta milioika irrati eta Internet entzule erakartzen ditu.
Erreferentziak
- (Ingelesez) National Radio Hall of Fame. Music & the Spoken Word. .