Arroila Handia

Arroila Handia[1] Colorado ibaiak zulatutako arroila da, albo biak oso malkarrak dituena, Ameriketako Estatu Batuetako Arizona estatuan kokatua. Arroila Handiaren zatirik handiena, Ameriketako Estatu Batuetako lehenengo parke nazionaletakoa den Arroila Handiaren Parke Nazionalaren barruan dago. Theodore Roosevelt presidentea izan zen Arroila Handiaren eremua babestearen aldeztaile nagusietako bat, eta askotan bisitatu zuen, ehizan aritzeko eta paisaia gozatzeko.

Arroila Handia
Datu orokorrak
Motaarroila
Luzera277 mi
Sakonera1.300 m
Geografia
Map
Koordenatuak36°05′51″N 112°05′43″W
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Arizona
Babestutako-eremuaArroila Handiaren Parke Nazionala
Ur-gorputzaColorado ibaia
Hidrografia
Arro hidrografikoaColorado River drainage basin (en) Itzuli

Arroila Handia 446 km luze eta 6,4  29 km zabal da, eta 1,83 km baino sakonago izatera iristen da tokiren batean.[2]

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. E.P. Kiver eta D.V. Harris (1999): Geology of US Parklands. Science.

Kanpo estekak

Historia
Bidaiatzea eta interesguneak
Multimedia baliabideak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.