Gran Hotel Domine Bilbao

Gran Hotel Domine Bilbao edota Silken Gran Hotel Domine Bilbao Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen hotel bat da.

Gran Hotel Domine Bilbao
Gran Hotel Domine Bilbao eraikinaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′03″N 2°56′02″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2002
Arkitektura
Webgune ofiziala

    Kokalekua

    Mazarredo zumardiko 61. zenbakian dago, Guggenheim Bilbao Museoaren parean, eta Abando eta Abandoibarra auzoen artean. Bost izarretako luxuzko hotela da.

    Historia

    2002an Iñaki Aurrekoetxea Aurre eta Fernando Salas arkitektoen diseinuari jarraituz eraiki zen.

    Eraikina

    Ataria, eraikinaren arkitektura ulertzeko funtsezko zatia da, barnealdea argiztatzeaz gain, hotelaren elementu nabarmenetakoa da. Sartzerako unean, bisitariak Javier Mariscalen esskultura bat topatuko du, Altzifre Fosila, honek eraikinaren bertikalitate osoa bere egiten du, lurzorutik hasi eta goiko sabailehioraino. Eskulturak 26 metroko garaiera, bi metro eta erdiko diametroa, eta 90 tonatako pisua du.

    Kanpo estekak



    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.