Grafton Street
Grafton Street Irlandako Errepublikaren hiriburua den Dublin hiriko erdigunean kokatzen da. Hiriko bizi eta herrikoienetakoa, irlandarren artean oso ezaguna da, batez ere bertan dauden denda kopuru handiarengatik.
Grafton Street | |
---|---|
Sráid Grafton | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°20′29″N 6°15′37″W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Henry FitzRoy, 1st Duke of Grafton (en) |
Historia
Inguru honen jabea zen Henry FitzRoy, Graftoneko I Dukearen izena darama. O'Connell zubia eraiki zenean arrakasta handia hartu zuen eta denda ugari ezarri ziren bertan. 1980an oinekoentzako izatera igaron zen kalearen zatirik handiena eta ordutik musikariak, poetak eta mimo antzezleak egoten dira bazterretan.
Aipatzekoak
Bereziki aipagarria da 1927an ireki zen Bewley's Oriental Café kafetegia. 2004an, itxiko zela iragarri zelarik, kanpaina handia hasi zuten dublindarrek, Catherine Byrne alkatea buru zela, hori gerta ez zedin; berriz irekitzea lortu zuten, azkenean.
Bestalde, Dublin osoko estatuarik famatuena ere kalearen hasieran dago: Molly Maloneren estatua, hain zuzen ere.
Iruditegia
- Grafton kalea jendez lepo.