Graciela Huinao

Graciela del Carmen Huinao Alarcón (Osorno, 1956ko urriaren 14a) maputxe jatorriko txiletar idazlea da, gaztelaniaz idazten duena[1]. Txileko Hizkuntza Akademian sartu zen lehen emakume amerindiarra da[2].

Graciela Huinao

Bizitza
JaiotzaOsorno, 1956ko urriaren 14a (67 urte)
Herrialdea Txile
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaAcademia Chilena de la Lengua (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza

Bizitza

Herminia Alarcón eta Dolorindo Huinaoren alaba, Adolfo Huinao eta Almerinda Loi Katrilefen biloba eta José Loiren birbiloba da. 1962an, 107. eskolan sartu zen. 1969an, 13 urte zituela, ama hil zitzaion, eta 1977an, 8 urte geroago, aita. Horren ostean Santiagora joan zen bizitzera[3].

1989an, lehen poema argitaratu zuen, La loika izenekoa, eta 2001ean lehen liburua, Walinto (2008an berrargitaratu zen mapudungunez, gaztelaniaz eta ingelesez). Poema-bilduma honek Huinao jaio zen maputxe komunitatearen izena darama[2].

Hainbat ipuin eta eleberri bat ere idatzi ditu eta poema-antologia bat baino gehiago antolatu ditu, hala nola Hilando en la memoria, 7 poeta mapuche (2006) eta Hilando en la memoria, epu rapa. 14 mujeres poetas mapuche (2009)[4].

Lanak

  • Walinto (2001)
  • La nieta del brujo, seis relatos williche (2003)
  • Desde el fogón de una casa de putas williche (2010)
  • Katrilef, hija de un ülmen mapuche williche. Relato de su vida (2015)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Huinao: La lengua mapuche sobrevive por la conciencia de su pueblo» El Telégrafo 2015-11-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) Almarza, Paula. «Graciela Huinao: “Es un orgullo ser la primera mujer indígena en la Academia Chilena de la Lengua”» Biobiochile 2014-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Graciela Huinao» Angelfire (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  4. (Gaztelaniaz) Huinao, Graciela. «Versos en la Patagonia - Punta Arenas-Sep 2013» Sitio Graciela Huinao jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-05) (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.