Grace Hopper
Grace Murray Hopper (New York, 1906ko Abenduaren 9 – Arlington (Virginia), 1992ko urtarrilaren 1), zientzialaria, matematikaria eta konputazioko zientzialari bat izan zen. Kontraalmirante-maila militar estatubatuarra ere bazuen. Aitzindaria izan zen konputazio-zientzien arloan, eta Mark I.a erabili zuen lehen programatzailea izan zen. 50eko eta 60ko hamarkaden artean, programazio-hizkuntza baterako lehen konpiladorea garatu zuen, bai eta baliozkotze-metodoak ere. Lagunen artean "Amazing Grace" izena zuen.
Grace Hopper | |
---|---|
(1984) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Grace Brewster Murray |
Jaiotza | New York, 1906ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Heriotza | Arlingtongo konderria, 1992ko urtarrilaren 1a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Familia | |
Aita | Walter Fletcher Murray |
Ama | Mary Campbell van Horne |
Ezkontidea(k) | Vincent Foster Hopper (en) (1930 - 1945) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea 1934) Doktoretza : matematika Wardlaw-Hartridge School (en) (1923 - 1924) Vassar College (en) (1924 - 1928) gradu : matematika, fisika Yale Unibertsitatea (1928 - 1930) master |
Tesia | New Types of Irreducibility Criteria (en) |
Tesi zuzendaria | Øystein Ore (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Howard Engstrom (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, itsas ofiziala, informatikaria, unibertsitateko irakaslea, programatzailea eta fisikaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Vassar College (en) (1931 - 1943) Bureau of Ships (en) (1943 - 1949) Eckert–Mauchly Computer Corporation (en) (1949 - 1971) Remington Rand (en) (1950 - 1955) Sperry Corporation (en) (1955 - 1966) Naval Sea Systems Command (en) (1966 - 1986) Digital Equipment Corporation (en) (1986 - 1990) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | John Mauchly (en) , Howard Hathaway Aiken eta Richard Courant (en) |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Daughters of the American Revolution Phi Beta Kappa Elkartea Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Gradua | kontralmirante |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Biografia
Grace Brewster Murray New Yorken jaio zen. Bere aitona, Alexander Rusell, Estatu Batuetako Armadako almirantea izan zen. Txikitatik erakutsi zuen matematikarekiko interesa eta bere aitonak eta aitak hasieratik bultzatu zuten ikasketetan aurrera egitera, unibertsitate ikasketak egitera iristeko. Gainera, asko gustatzen zitzaizkion gailu mekanikoak; horren adierazgarri zazpi urterekin egin zuena: etxeko ordulari guztiak ireki zituen, beraien funtzionamendua ulertzeko asmotan. Hopperrek emakumeentzako hainbat eskola pribatuetan ikasi zuen, eta 1928rako ohoreekin matematika eta fisikan graduatu zen. Honen ondoren, matematiketako master bat egin ahal izateko beka bat eskuratu zuen. Berehala Vassar College eskolako (graduatu zen eskolako) matematika departamentuko laguntzaile gisa eskaini zioten lanpostua. Bitartean, bere matematikako doktoretza egiten jarraitzen zuen.
1943an, Bigarren mundu gerran, armadan parte hartzea erabaki zuen. Baimen berezi baten premia izan zuen horretarako. Lotinant-maila lortu zuen, eta Harvardera bidalia izan zen Konputazioko Proiektuan lan egiteko, Mark I-aren eraikuntzan hain zuzen ere.[1] Bigarren gerrate mundialaren amaieran, armadatik gaitzetsia izan zen, onartutako adinetik pasa baitzen; horregatik Harvard-en jarraitu zuen ikerlari lanetan. 1930an Vincent Foster Hopper, New Yorkeko Unibertsitatean Ingeleseko-mintegiaren burua. 1945an bizi-alargundu ziren; seme-alabarik ez zuten izan.
Aurkikuntzak
Mark I makinarako hainbat aplikazio garatu zituen; aseguru enpresa batek erabiltzen zuen makina hau garai hartan. 1949an Eckert-Mauchly Corporation-en hasi zen lanean. Momentu horretan BINAC eta UNIVAC I makinak garatzen ari ziren. Gracek han egin zituen programazio modernoarentzat ekarpen gehienak. 1952an historiako lehen konpiladorea egin zuen, eta 1957an ingelesezko komandoak prozesatzen zituen lehen konpilatzailea egin zuen (FLOW-MATIC). Honekin izan zuen esperientziarekin, Hopperrek ingelesezko komandoak zituen programazio lengoaia bat sortu zitekeela pentsatu zuen, eta negozioekin erlazionatutako aplikazioak egiteko erabili zitekeela. Hemendik hasi zen COBOL, bi urte geroago lengoaia honen diseinu taldea sortu zen. Hooperrek lengoaia honen garapenean zerikusia izan ez zuen arren, hasierako talde horretako kide izan zen, eta FLOW-MATIC COBOL diseinatzeko urrats garrantzitsua izan zenez, Hooper lengoaia honen sortzailetzat hartzen da.[2][3]
Hopperrek armadako erreserban iraun zuen 1966 arte, Komandante izatetik erretiratu behar izan zuen arte, berriro ere adinez nagusiegia baitzen. Halere, armadak urte bete beranduago deitu zion, bertan erabiltzen zituzten goi mailako lengoaien estandarizazio bat egin zezan. Beste 19 urte eman zituen armadan. 1986an, guztiz utzi zuen armada, AEBetako armadako ofizial zaharrena izaten. Armada utzi ondoren, Digital Equipment Corporation-eko aholkulari izatera pasa zen, foroetan parte hartuz, urtean 200 hitzaldi baino gehiago emanez eta hezkuntza programetan parte hartuz 1990 arte. Urte honetan bertan “Grace ikaragarria”k (lagunek horrela deitzen zioten), guztiz utzi zion lan egiteari.
Sariak eta errekonozimenduak
Bere bizitzan zehar, Hopperrek eskerron ugari jaso ditu: 40 doktoretza ‘honoris causa’, Teknologiaren Domina Nazionala, Wilbur Lucius Cross de Yale Domina, Comodore maila 1983an, eta kontra-almirantearena 1985ean. Hona hemen jasotako sari batzuk:
- 1969 – "Urteko gizona" titulua konputazio zientzietan (Data Processing Management Association).
- 1973 – British Computer Societyko lehenengo emakume ohorezko batzordekidea.
- 1986 - Jubilatu ondoren Defentsaren Gailen Zerbitzuaren Domina.
- 1988 – Washington, DCn eginiko Toastmasters Internacionalen Golden Gavel Saria.
- 1991 – Teknologia Nazio-domina.
- 1996 –USS Hopper (DDG-70) erra-itsasontzia ureztatzen da; haren ohorez Amazing Grace izena darama.
Erreferentziak
- Bernhelm Booss-Bavnbek, Jens Høyrup (2003). Mathematics and War. Birkhäuser Verlag. ISBN 978-3-7643-1634-1.
- Phillip A. Laplante (2001). Dictionary of computer science, engineering, and technology. CRC Press. ISBN 978-0-8493-2691-2.
- Richard L. Wexelblat, ed. (1981). History of Programming Languages. New York: Academic Press. ISBN 0-12-745040-8.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Elkarrizketa AEBko telebistan Letterman programan.
- (Ingelesez) Grace Hoperren biografia irudietan.