Grabazio

Grabazioa edo grabaketa datuak atzemateko edo informazioa biltegiratze euskarri batean gordetako formatu batera bihurtzeko prozesua da. Prozesuaren emaitzari grabazioa ere esaten zaio.

Grabaketa estudio profesional baten kontrol-gela. San Isidro (Buenos Aires, Argentina)

Milaka urtez gizakiak grabazio historikoak egin ditu era batean edo bestean. Lehenengoen artean labar-pinturak, alfabeto errunikoak eta ideogramak izenda ditzakegu .

Gizakiek zuzenean irakurtzeko moduko testua grabatzeko moduen artean paperezko idazkera dago. Badira beste datuen biltegiratze moduak berreskuratze automatikoa errazten dutenak, baina gizakiak irakurri ahal izateko tresna egokia izan behar du. Ordenagailu batean gordetako testu bat inprimatzeak ordenagailuan kopia bat gordetzeko aukera ematen du eta tresnarik beharrik gabe irakur daitekeen kopia bat ere edukitzea.

Teknologiak gizakiek beren pentsamenduak, sentimenduak eta esperientziak irudikatzeko, erregistratzeko eta adierazteko bideak eskaintzen eta zabaltzen jarraitzen du.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.