Gozón Udaleko Bandera

Gozón Udaleko Bandera Asturiasko Gozón herrian Club Náutico de Luanco taldeak antolatzen duen traineru estropada da.

Gozón Udaleko Bandera
Sorrera2003
HerriaGozón, Asturias
AntolatzaileaClub Náutico de Luanco
PartehartzaileakKAE Liga
Modalitatealerrokatua
Garaipen gehienhainbat (1)
Azken ekitaldia2013 (azkena)
Irabazlea(k)Euskal Herria San Pedro B

Historia

Gozón Udaleko Bandera 2003tik jokatzen da eta 2008tik aurrera KAE 2 Ligako estropada puntuagarria da. Tartean, 2006 eta 2007an ez zen jokatu Luancok ez baitzuen trainerurik osatzerik lortu.

Aipatu behar da hala ere Luancon aurretik hainbat estropada jokatu izan zirela.

Luancoko estropadak

Denboraldiaren hasieran jokatu ohi ziren. Talde asturiarrek eta talde gonbidaturen batek hartzen zuten parte. Gehienetan hiru traineruren arteko estropada izan zen.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrenaLaugarrena
1985Camargo ? ? ?
1986CastropolVegadeoLuanco--
1987CastropolKaikuLuancoArkote
1989CastropolSantoñaAstilleroLuanco
1993BermeoSantoñaLuancoPedreña

Gozón Udaleko Bandera

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2003 ? ? ?
2004 ? ? ?
2005LaredoCastropolAs Xubias
2008AstilleroOrio BLa Maruca
2009DeustuTrintxerpeColindres
2010PortugaleteOndarroaColindres
2011BusturialdeaGetariaOndarroa
2012TrintxerpeOrio BSan Pedro B
2013San Pedro BGetxoMundaka

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.