Goya Sariak
Goya Sariak (gaztelaniaz: Premios Goya) Espainiako Zinema Akademiak urtero banatzen dituen zinema sariak dira. Urtarrila eta otsailaren artean ospatzen dute, eta golardoa Francisco Goyaren brontzezko irudia da.
Goya Sariak | |
---|---|
2015 | |
Saritutakoa | Espainiako zinemaren sariak |
Babeslea | Academia de las Artes y las Ciencias Cinematográficas de España |
Herrialdea | Espainia |
29 | |
Lehen sari banaketa | 1987 |
Webgune ofiziala | academiadecine.com |
29 ekitaldi egin dituzte orain arte (1987-2015).
Historia
- 1987 - Lehen ekitaldia.
- 2003 - Urte hartan, hainbat aktorek eta zinema-langilek protesta ekintzak burutu zituzten Irakeko gerraren aurka, Aznar orduko presidentearen aurkako ekitaldi ikusgarria izan zena.
- 2004 - AVT erakundeak (ETAk eragindako biktimak biltzeko asmoz sortutakoa) protesta ekintzak egin zituzten Julio Medem zuzendari donostiarraren, Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra bere pelikula-dokumentala zela eta. Ekitaldi hartan, aipatutako lanak ez zuen saririk lortu, baina bai Javier Agirresarobe eibartarrak, argazki onenarena (Soldados de Salamina pelikularekin).
- 2005 - Pablo Malo donostiarrak zuzendari berriaren saria (Neguko eguzki hotza pelikularekin) eskuratu zuen.
- 2006 - Obaba pelikulak soinu onenaren saria irabazi zuen.
- 2015 - Lehen aldiz euskara hutsezko filma bat, Loreak, film onenaren sarirako proposatu zuten.
- 2019 - Lehen aldiz izan da aktore errebelazio Goya saria ezgaitasun fisikoa duen pertsona irabazten duena (Jesus Vidal aktorea).
- 2023 - Telmo Irureta zumaiarrak, aktore ez gaitua, Aktore berri onenaren Goya eskuratu zuen.[1]
Markak
- Carmen Maura: emakumezko aktore onenaren saria aldi gehien (3) lortu duena.
- Javier Bardem: gizonezko aktore onenaren saria aldi gehien (5) lortu duena.
- Pedro Almodóvar eta Fernando León de Aranoa: zuzendari onenaren saria aldi gehien (3) lortu dutenak.
- Alberto Iglesias donostiarra: jatorrizko musika onenaren saria aldi gehien (9) lortu duena.
- Verónica Forqué, Rosa María Sardá, María Barranco eta Candela Peña: taldeko emakumezko aktore onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
- Emilio Gutiérrez Caba, Juan Diego, Karra Elejalde eta Eduard Fernández: taldeko gizonezko aktore onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
Ikus, gainera
- Film onenaren Goya Sariak (zerrenda)
- César Sariak
- Gaudí Sariak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Espainiako Zinema Akademiaren webgunea:
- (Gaztelaniaz)Goya Sarien webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.