Goy

Goy (hebreeraz: גוי, pluralez goyim hebreeraz: גוים edo hebreeraz: גויים) Tanakhean "nazio" adierazteko erabiltzen duten terminoa da.[1] Hebrear Biblian Jainkoak juduei beste nazioetatik banatzeko agindu zienez, beste nazioak goyim bilakatu ziren. Septuagintan horrela itzuli zuten hebreerazko hitza; baina, denboraren poderioz, "nazio" hitzaren esanahia aldatu zen[2] eta Vulgatan gentile (jentil) eta nationes (nazioak) erabili zuten.

Elia Levitaren yiddish-hebreera-latin-aleman hiztegia (XVI. mendea), non goy (גוי) hitzaren latinezko baliokidea ethnicus den.

Goy hitzaren lehenengo aipamena Pentateukoan agertzen da, Has 10:5 bertsetean hain zuzen ere. Gero, Has 12:2 bertsetean, Abrahamen ondorengoek nazio handi bat (goy gadol) sortuko dutela esaten dute. Tanakhak beste 550 aldiz erabiltzen du hitz hau. Juduentzat, goyim guztiak Noeren ondorengoak dira eta Jaungoikoarentzat atseginak izateko Noeren zazpi legeak bere behar dituzte.

Erreferentziak

  1. Orr, James. (1915). Goiim. in: International Standard Bible Encyclopedia. 2 Grand Rapids: William B. Eerdmans Publishing Company OCLC .819295.
  2. Zernatto, Guido; Mistretta, Alfonso G.. (1944kon uztaila). «Nation: The History of a Word» The Review of Politics 6 (3): 351–366.  doi:10.1017/s0034670500021331..

Kanpo estekak

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.