Govert Flinck
Govert Teuniszoon Flinck (Kleve, 1615eko urtarrilaren 25a - Amsterdam, 1660ko otsailaren 2a) herbeheretar Urrezko Aroko margolaria izan zen.
Govert Flinck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Govert Teuniszoon Flinck |
Jaiotza | Kleve, 1615eko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Amsterdam, 1660ko otsailaren 2a (45 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Rembrandt |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Leeuwarden Amsterdam eta Kleve |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Rembrandt |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Leeuwardenera bidali zuten ikastera, eta bere lagun Jacob Adriaensz Backerrekin batera margolari egitea erabaki zuten. Urte askoan Rembrandten estilo berarekin lan egin zuen. Hala ere, gai historikoen margolari gisa Rubensen estiloa hartu zuen eta mandatu ofizial asko jaso zituen, batez ere Kleveko dukerriko gortetik. 1652az geroztik Amsterdamgo herritarra izan zen, eta han oinordeko aberats batekin ezkondu zen.
Iruditegia
- Susanna van Baerleren erretratua (1655)
- Rembrandt artzaina makilarekin eta txirularekin
- Paisaia obeliskoarekin
- XVIII. barrutiko milizia-konpainia, Albert Bad kapitainaren agindupean (1645) (Rijksmuseum, Amsterdam)
- Aingeruak Kristoren jaiotza iragartzen artzainei (1639), Louvre
- Isaak Jakob bedeinkatzen (1638)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.