Gotzone Mora
Gotzone Mora Temprano (Bilbo, 1948ko abuztuaren 2a) PSE-EEko kidea eta Getxoko zinegotzia da. EHUan soziologia eskolak ematen ditu. Ermuko Foroko kidea ere bada. COPE irratiko La Linterna saioan parte hartzen du.
Gotzone Mora | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María de los Ángeles Mora Temprano |
Jaiotza | Bilbo, 1948ko abuztuaren 2a (75 urte) (75/76 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Gotzone Mora |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Alderdi Sozialistan barnan badago ere, oso jarrera kritikoa erakutsi du Jose Luis Rodriguez Zapateroren hainbat politikarekin. Euskal abertzaleekiko akordioa arbuiatu eta Alderdi Popularreko aliantza berreraikitzearen alde egiten du. ETAk 2006ko martxoaren 22an iragarritako su etenaren aurrean, edozein negoziazioaren aurka agertu da.
Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra filmerako Julio Medem zuzendariak elkarrizketatu zuen Gotzone Mora. Dokumentala alderdikoia zela aldarrikatuta, Gotzone Morak eta Iñaki Ezkerrak bere adierazpenak filmetatik kentzea eskatu zioten zuzendariari. Zinematokietako emanaldietan, berriz, bien elkarrizketak agertu ziren, kentzeko denborarik ez zegoela argudiatuta. Nolanahi ere, DVD eta bideo euskarrietan, kendu egin zituen Julio Medemek.