Gotzon Elortza

Gotzon Elortza (Bilbo, Bizkaia, 1923 Getxo, Bizkaia, 2012ko ekainaren 11) Bilbon jaiotako getxoztar zinema-zuzendaria izan zen. Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria; euskarazko dokumentalgintzaren aintzindarietako bat, Euskal Herriaren geografia eta gizarteari buruzko lanak ondu baitzituen.

Artikulu hau zinegileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».
Gotzon Elortza
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1923
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo, 2012ko ekainaren 11 (88/89 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

Biografia

Hasiera-hasieratik saiatu zen Euskal Herriko gaiei buruzko zinema profesionala egiten, euskaraz osorik. Ondo konturatu zen ikus-entzunezkoak premiazkoak zirela euskara mundu modernoan galtzea nahi ez bazen. Hala, Elortzaren lana, 50eko hamarraldian, Fernando Larruquertenaren aurrekoa ere izan zen, haren kalitate-maila lortu ez bazuen ere.

Film labur hauek egin zituen: Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (Erria) (1961), Avignon (1963) eta Elburua: Gernika (1962).

1960ko hamarkadan egin zituen filmak, Parisen bizi zenean. Espainia eta Frantziako estatuen arteko muga ezkutuan zeharkatzen zuen Elortzak lan hauek egiteko.

Lanak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.