Gotzon Egia

Gotzon Egia Goienetxea (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1958ko irailaren 17a) euskal idazlea da; ogibidez itzultzailea da Gipuzkoako Foru Aldundian, bertako hizkuntza-plangintzaren arloan ere aritu izan da.[1][2]

Gotzon Egia

Bizitza
JaiotzaTrintxerpe, 1958ko irailaren 17a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
katalana
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Gipuzkoako Foru Aldundia
Lan nabarmenak
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Inguma: gotzon-egia-goienetxea Literaturaren Zubitegia: 236

Itzulpengintzako eragilea

Hizkuntzalaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, baina Itzultzaile moduan eta arlo horretan iniziatiba berriak dinamizatzen aritu izan da batez ere, besteak beste hauek:

  • Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria izan zen 1999-2005 bitarte, eta erredakzio-batzordeko kide 2006-2014 urteen artean.[3]
  • Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko zuzendaritza taldeko kide izan zen 1999-2002 eta 2003-2007 bitarte, eta EIZIE elkarte horren eskutik itzulpengintzako ikastaroak eman ditu, bereziki itzulpengintzarako konputagailu-tresnen erabilera irakasteko.
  • ItzuL posta-zerrendaren sortzaileetako bat izan zen.

Idazlanak

Saiakera

Historia

Artikulu ugari argitaratu ditu Senez itzulpen-aldizkarian, baita 31 eskutik blogean ere 2012tik 2014ra.[4][5] Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak guztira berak sorturiko 45 lan baino gehiago erakusten ditu.[6]

Erreferentziak

  1. «Gotzon EGIA - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  2. Egia, Gotzon. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  3. «SENEZ itzulpen aldizkaria - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  4. «Gotzon Egia | 31 eskutik» 31eskutik.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  5. Egia, Gotzon. «Bilaketa - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  6. Gotzon Egiaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu).

Kanpo loturak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.