Gotham City

Gotham City Batman superheroiaren abentura gehienak gertatzen diren hiria da. Lehenengo aldiz, 1941. urteko otsailean agertu zen superheroi horren istorioetan, Detective Comicsen 48. alean. Haren aurretik, Batmanen abenturak New Yorken edo zehaztu gabeko hiriren baten gertatzen ziren.

Gotham City
Datuak
Motafictional city (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Oinarria

Gotham City Pittsburgh edo New Yorken oinarrituta asmatu zen, baina ezaugarri askoz ilunago eta areagotuekin.

Izena

Gotham izena (God damn —madarikatua— ingelesetik datorrena) New Yorken antzinako ezizen bat da.

1970eko hamarkada

Hamarkada horretatik aurrera, hiriak are itxura ilunagoa izan zuen, aurreko bi hamarkadetan ez bezala. Horrela, Batmanen istorioak hantxe islatzen zituen.

Etorkizuneko Batman

Izenburu hori duen marrazki bizidunetako telesailean, Gotham hiriak itxura askoz etorkizunekoagoa du.

Gothamen txikizioa

Troika, Aftershock, Destroyer eta, batez ere, Inoren Lurraldea sagetan, hiriak hainbat hondamendi jasan behar izan zituen eta Batman eta haren aliatuek ahitzeraino ahalegindu behar izan ziren hiria berreraikitzeko.

Bertan bizi diren beste pertsonaia batzuk

DC Comics komiki argitaletxearen beste pertsonaia baten egoitza ere bada Gotham Hiria: Jack Kirbyk 1972. urtean asmaturiko Etrigan deabruarena, hain zuzen ere.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.