Gose (musika taldea)

Gose Arrasaten sorturiko musika taldea da. Egiten duten musikak trikitia eta musika elektronikoa uztartzen ditu. Trikia erabiltzen dute Gose taldean baina jotzeko modua ez zen triki-trixan erabiltzen dena, beste modu berri bat asmatu zuten.[1][2]

Gose
Datuak
JatorriaArrasate (Gipuzkoa)
Musika motatrikitia, musika elektronikoa
Urteak2005 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)La Chiquilla, Jangura, Bonberenea Ekintzak
Taldekideak
Ines Osinaga
Iñaki Bengoa
Jon Zubiaga Osoron

Partaideak

Gose taldeak hiru kide ditu: Ines Osinaga, Iñaki Bengoa eta Jon Zubiaga Osoron. Ines Osinaga da abeslari eta soinu jotzailea, eta lehenago Ekon taldeko partaide izan zen. Iñaki Bengoa Bad F-line taldeko partaide ohia da. Osoron, berriz, Kañeria 13, Des-kontrol eta Gatillazo taldeetakoko gitarra-jotzailea izan zen.

Diskografia

  • Gose (Oihuka, 2005)
  • Gose II (Baga-biga / La Chiquilla, 2007)
  • Gose III (La Chiquilla, 2009)
  • Gose IIII (La Chiquilla, 2010)
  • Gose IIIII (Jangura Produkzioak, 2012)
  • Gose & The Family (Bonberenea Ekintzak, 2014)
  • Gosariak (Gose, 2014) Joseba Sarrionandiaren hitzekin.

Gainera Eutsi! filmerako musika ere sortu zuten.[3]

Kolaborazioak

  • Bike 2.0 (Bilbao Kolektibo Elektrnikoa, 2007)
  • Bike 3.0 (Bilbao Kolektibo Elektrnikoa, 2009)
  • Arrasate Euskaldun Dezagun (AED, 2009)
  • Korrika 17 (AEK, 2011)

Erreferentziak

  1. Zuazo, Koldo. (Unknown dateUnknown date). Euskara: Ines Osinaga arrasatearra, Gose taldeko abeslaria, Koldo Zuazorekin, Arrasaten egiten den mendebaleko euskararen erakusgarri.. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  2. Ttalakaria: Ines Osinaga. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  3. «Gose» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).

Kanpo-estekak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.