Gorutz

Gorutz Taldea hainbat euskal herritar artistaren taldea izan zen. 1974ko otsailaren 9an izan zen Gorutz taldearen aurkezpena, Eibarko Euskadiko Kutxaren aretoan. Taldearen sortzaileak lau izan ziren: Fernando Beorlegi, Daniel Txopitea eta Iñaki Larrañaga Iglesias pintoreak, eta Marino Plaza zeramista.

Garai hartan, Euskal Herrian egiten zen paisaia idealista eta margolan kostunbristatik aldentzeko asmoz osatu zen. Hitz gutxitan esanda, bide berriak ikertzeko eta elkarrekin erakusketak antolatzeko helburuarekin. Partaideek norberaren garapen askea, artearen askatasuna eta elkar laguntza izan zituzten oinarri. Juan San Martinek 1977an, Gorutz taldeari buruz horrela idatzi zuen Egoibarra aldizkarian: "...bere kideek bide abangoardistak jarraitzeko konpromezua hartu dute...Gorutzekoek ondo asko dakite egite-teknikak artistarentzako baliabideak direla -eta ez helburuak- interpretazioan askatasun osoz sortzeko".

Gorutz taldearen lanak Eibarren, Elgoibarren, Gernikan, Irunen, Gasteizen eta Iruñean izan ziren ikusgai, besteak beste. Geroago, artista bakoitzak indibidualki bere bideari ekingo zion. Baina, 2004an, Reencuentro Grupo Gorutz erakusketa kolektiboa izan zen, Egia kultur etxean (Donostia), eta hau izan zen Gorutz taldearen azken erakusketa.

Lanak

Fernando Beorlegik eta Daniel Txopiteak oinnarri sozial eta errealista zuen errealismo magiko bat jorratu zuten, eta Iñaki Larrañaga berriz abstrakto-geometriko batean murgilduko zen.

Bibliografia

  • DE CASTRESANA, Luis; LÓPEZ, Alberto: "Grupo Gorutz: Beorlegui", en Caja Laboral,1975.

Hemerografia

  • ARANBERRI MENDIZABAL, Luís Alberto: "Artea-Gorutz Taldea", en "Zeruko Argia 649", 1975.
  • “Beorlegui, Larrañaga y Txopitea en Irún” en "La Voz de España", San Sebastián 2 de mayo de 1975.
  • “Larrañaga, Txopitea y Beorlegui”, en "Deia", 13-12-77.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.