Goru
Gorua, kiloa edo linaia ehunak iruteko tresna bat da, gurpil batek osatua. XI. mendean Txinan eta islamiar lurraldeetan zabaldurik zegoelako frogak badaude. XIII. menderako Europara zabaldua zen. Eskuz iruteko erabiltzen zen ardatzaren aldean aurrerapen teknologiko handia izan zen: lana azkarrago egiteaz gainera, haria finago ere egiten du.
Lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Esaterako, Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin dute liho-kultura horren barruan.[1]
Erreferentziak
- Ariznabarreta, Abel; Ibabe, Enrike; Velasco, Kepa; Ziarrusta, Zefe. (). Lino-beharrak eta Dimako emakumeak. / Los trabajos del lino y las mujeres de Dima. BBK ISBN 8480562064. PMC 432926614. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.