Gorrotxategi museoa
Gorrotxategi museoa Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen museo bat da. Tolosako Alde Zaharreko Letxuga kalearen 3. zenbakian dago, izen berdineko gozotegitik nahiz Tolosako udaletxetik oso hurbil.
Gorrotxategi museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′N 2°04′W |
Gorrotxategi gozogintza museoan gozogileek XIV. eta XIX. mendeen artean erabiltzen zituzten lan teknikak ikusgai daude. Museo honetan, besteak beste, kafea, txokolatea, karamelua, izozkia, irabiatua eta alkohola egiteko tekniken bilakaera ikusi ahal izango dugu.
Ordutegia
- Asteartetik ostiralera: 10:00 eta 18:00
- Larunbatak: 10:00, 11:00, 12:00 eta 16:00
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.