Gorraitz (Eguesibar)
Gorraitz (Gorraiz gaztelaniaz) Eguesibarko kontzeju bat da. Gaur egun txalet ugari eraiki dira bertan. Haien eraikuntza 1993an hasi zen. Urbanizazio berri baten erdian golf zelai bat ere badago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 3.299 biztanle ditu.
- Artikulu hau Eguesibarko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorraitz».
Gorraitz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gorraizko gazteluaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Nafarroa Garaia |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31620 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′20″N 1°34′40″W |
Garaiera | 503 m |
Demografia | |
Biztanleria | 3.601 (2020: −10) |
Kokapena
Iruñerriaren ekialdean dago, Eguesibar haranaren mendebaldeko zatian, Iruñeko erdigunetik 6 kilometro ipar-ekialdera. Iparraldean Egues kontzejuarekin mugatzen du, hegoaldean Sarriguren du, ekialdean Olatz eta mendebaldean berriz Ardanatz.
Historia
1558an Lantzelot Gorraizkoak Donibane Garazi erasotzeko Eguesibarko 80 gizon erreklutatu zituen, hauek beste nafar eta gipuzkoarrekin batera ontzi multzo bati su ematen bukatuko dute. Uharteko Miravalles mendian zegoen gotorlekuarekin batera, Gorraizko gazteluak Iruñeko ekialdeko defentsan nolabaiteko garrantzia izan zuen.
1845ean Gorraitzek sei etxe, eliza bat (Doneztebe eliza), antzinako jauretxe bat (ziurrenik Lantzelot Gorraizkoarena) eta elizari atxikitako hilerri batez osaturik zegoen. Biztanleria bertako harrobian lan eginez nahiz gari, arto, patata eta lekaleak ereinez bizi zen.
1993an Gorraizko Urbanizazioa eta Gorraizko golf zelaia eraikitzeari ekin zitzaion.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
730 | 1.085 | 1.528 | 2.141 | 2.541 | 2.926 | 3.215 | 3.299 |
Garraioa
Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Gorraitz | |||||
|
|
Kultura
Hizkuntza nagusia gaztelania da; XVIII. mende erdian galdu zen euskara.
Ondarea
- Gorraizko gaztelua: XVI. mendeko dorretxe zaharberritua, gaur egun bere aldamenean jatetxea eta hotela daude.
- Doneztebe eliza: Antzinako herriko eliza gutxienez 1700eann jada aipatua da, baina gaur egungo eliza 2001ean inauguratu zen.
- Bestelakoak: Etxebizitza partikular ugarik arkitektura modernoaren sariak irabazi dituzte, maila ekonomiko handiko jendearen etxebizitzak izanik bertako nahiz kanpoko arkitektoek diseinatuak izan baidira.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |