Gorputz geometriko
Gorputz geometrikoa espazioan bolumen bat betetzen duen irudi geometriko bat da:
- aurpegietan poligonoak dituen gorputz geometrikoa poliedroa da. Poliedroak irizpide desberdinen arabera sailka daitezke:
- -Aurpegi kopuruaren arabera: 4 tetraedroa, 5 pentaedroa, 6 hexaedroa, 7 heptaedroa, 8 oktaedroa, 10 dekaedroa, 12 dodekaedroa, 15 pentadekaedroa
- -Egituraren arabera: prismak, paralelepipedoak, piramideak... izan daitezke
- -Poliedro erregularrak, azkenik, aurpegi eta angelu diedro berdinak dituzten bostak dira: tetraedroa, hexaedroa edo kuboa, oktaedroa, dodekaedroa eta ikosaedroa
- aurpegi biribilen bat duen gorputzari gorputz biribil deritzo. Adibiderik ezagunenak konoa, zilindroa eta esfera dira.
Kanpo estekak
Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.