Gorozika (Muxika)
Gorozika Muxikako auzoa da. Autzaganeren magalean dago kokatua, Muxika udalerriaren eta Urdaibairen hego-mendebaldean, Gernika eta Zornotza artean. Gaur egun Muxikako auzoa da, baina 1966. urtera arte udalerria eta elizatea izan zen.
- Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorozika».
Gorozika | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Muxika |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′25″N 2°42′13″W |
Demografia |
Gorozikan Bilbo Zaharra euskaltegiak aterpea dauka. Horrez gain, tren geltokia ere badu, Zugastieta-Muxika geltokia.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 135 biztanle ditu.
Auzuneak
Honako gune eta auzoek osatzen zuten elizatera, 1966tik aurrera Muxikako auzo izendatuko genituzkeenak:
- Agirre
- Aretxederreta
- Asua
- Elexalde edo Gorozika-Elexalde, herrigunea, elizatearen berezko kokapena.
- Esturo, 20. mendean zehar hustua.
- Oka. Okak lehenago utzi zion Gorozikakoa izateari, 1879an igaro zen Muxika izeneko udalerrira[1].
- Urrialdea
- Zugastieta
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
149 | 147 | 145 | 137 | 137 | 135 | 130 | 135 |
Iruditegia
20. mendean bi bisita egin zituen Ibarrurira Indalezio Ojanguren argazkilariak, lehena 1918-1919 tartean, eta orduan udalerri zenaren irudiak atera zituen:
- Gorozika-Elexalde, 20. mendearen hasieran
- Elexaldeko Andra Mari eliza.
- Esturoko baserri bat, 20. mendean auzoa hustu aurretik.
- Okako trenbide zubia.
Erreferentziak
- Muxika, Muxikako Udala. Auzoak: Oka. Muxikako Udala (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.