Gorostidi harria

Gorostidi harria 185 kiloko harri zilindriko zaharra da, Iñaki Gorostidi harri-jasotzaileak esku bakar batez 1982ko maiatzaren 9an Tolosako Beotibar pilotalekuan altxatu zuena, berak 77 kiloko pisua baino ez zuelarik. Geroztik bere izena darama eta Adunako bere etxean dago.

Gorostidi harria
Kirolaharri-jasotzea
AntolatzaileaAdunako Muskil Elkartea
Sorrera1993
Eremua Euskal Herria
TokiaAduna
Lana5 harriri bina jasoaldi
Garaipen gehienAimar Irigoien (10)
TxapeldunaJokin Eizmendi (2023)

Txapelketa

2007tik aurrera Gorostidi Harria txapelketa antolatzen da. Gaur egun bost harriri bi jasoaldi egiten zaizkio eta denbora laburrena erabiltzen duenak irabazten du txapeleta. Ondoren Gorostidi harria bera altxatzeko erronka izaten da, 100 kilotik beherako harrijasotzaileak esku bakarrarekin altxatu behar duena[1].

2009an Aimar Irigoien eta "Ostolaza II" aurkeztu ziren Gorostidi harria altxatzeko asmoz. Beroketak egin ondoren Ostolazaren lehen altxaldian harria erori eta hautsi egin zen. Bertan behera gelditu zen txapelketa[2].

Palmaresa

UrteaTxapeldunaBigarrena
2007Aimar Irigoien"Ostolaza II"
2008Aimar Irigoien"Ostolaza II"
2009bertan behera
2010"Ostolaza II"Aimar Irigoien
2011Aimar IrigoienUnai Belloso
2012Aimar IrigoienJokin Eizmendi
2013Aimar Irigoien"Ostolaza II"
2014[3]"Ostolaza II"Iban Ugartemendia
2015[4]Aimar IrigoienJokin Eizmendi
2016[5]Aimar IrigoienJokin Eizmendi
2017[1]Aimar IrigoienJokin Eizmendi
2018[6]Aimar IrigoienJokin Eizmendi
2019[7]Aimar IrigoienJokin Eizmendi
2020-
2021
ez zen jokatu
2022[8]Jokin EizmendiAimar Irigoien
2023[9]Jokin EizmendiPaulo Azpiazu

Garaipenak

HarrijasotzaileaGaraipenakUrteak
Aimar Irigoien102007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
Joseba "Ostolaza II"22010, 2014
Jokin Eizmendi22022, 2023

Erreferentzia

  1. «Aimar Irigoienek irabazi du Adunako XI. Gorostidi Harria Txapelketa» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) «La Gorostidi harria se rompió en el primer intento de Ostolaza» El Diario Vasco 2009-06-23 (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  3. «Joseba Ostolaza nagusi Gorostidi Harria txapelketan» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  4. «Adunako Gorostidi Harria Saria irabazi du Aimar Irigoienek» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  5. «Aimar Irigoien txapeldun Gorostidi harriaren X. txapelketan» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  6. «Aimar Irigoien garaile Gorostidi Harria Txapelketan» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  7. «Jokin Eizmendik bigarren egin du XIII. Gorostidi Harriaren txapelketan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  8. SA, Baigorri Argitaletxea. (2022-04-24). «Otañoren sasoiak dema eta Arria V.aren apustu gogoak eraman zituen Azpeititik» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  9. «Jokin Eizmendi izan da txapeldun, XV. Gorostidi Harria Txapelketan - Aduna» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.