Gorostiaga (mendia)
Gorostiaga, Satui edo Korosti Gipuzkoako hegoaldean dagoen mendia da, Legazpi eta Oñati artean dagoena. 951 metrotara dago kokatuta tontorra. Satuiko mendilerroaren punturik garaiena da. Lerro honetan aztarna megalitikoak daude.
Gorostiaga / Satui | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 951 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′50″N 2°21′37″W |
Mendikatea | Satuiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Legazpitik |
Luberri | Luberri |
Goiko aldean, gaur egun antena batek gurutzea eta aterpetxe txiki batekin elkarbanatzen du gunea. Azken biak 1902an eraiki zituzten, gurutzea 1950ean berriztatu behar izan zutelarik.
Abiapuntuak
- Legazpitik (400 m): Ordu bat eta laurden.
- Udana mendatetik (510 m): Ordu bat eta erdi.
- Oñatitik (240 m): Ordu bat eta erdi.
Ikus, gainera
- Gipuzkoako mendiak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)"Mendikat" webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.