Goroeta
Goroeta edo Korueta Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik hego-ekialderantz kokatutakoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera auzoak 28 biztanle zituen, 2016an ordea 35.
Goroeta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Auzoaren ikuspegia Kurtzebarri mendiaren azpian | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Aretxabaleta |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′08″N 2°28′43″W |
Garaiera | 355 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 43 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Deskribapena
Bertako parrokia Santiago da eta 19 baserrik osatzen dute auzoa. 'Santixau' jaiak ospatzen dira bertan uztailaren 25ean. Urkulu errekan gora eginez Ugastegi baserri auzoa aurkitzen da, Goroetari dagokiona. 750 metrotako altueran Santikurutz baseliza dago.
Auzoaren ipar eta ekialdean Urkuluko uharka zabaldurik dago. Mendebaldean, Areantza auzoa dago bestela, eta hegoaldean Deguriako harana, Zaraiako mendilerroa eta Elgeakoaren artean.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2016 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
29 | 29 | 27 | 32 | 30 | 31 | 25 | 28 | 35 |
Ondasun nabarmenak
- Iraeban baserria, XVII mendean eraikia.
- Santiago parrokia: Eliza neoklasikoa, 1556 urtekoak dira eraikin honi buruzko lehenengo aipamenak. Bestalde, elizako erretaula ikusgarrian Santiago Apostoluaren bizitzaren pasadizoak azaltzen dira.
- Santikurutz baseliza
- Ugastegi VII haitzuloa
Iruditegia
- Santiago eliza.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.