Gorka Igartua
Gorka Igartua (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1979) aktorea da.
Gorka Igartua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezkio-Itsaso, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Ibilbidea
Kasualitatez sartu zen Goenkale telesailean, 17 urte zituela. Ez zuen pentsatuta antzezpena lanbidetzat hartzea; baina, lagun taldeko batzuei Goenkaleko castingera laguntzera joanda, berak ere egin zuen proba, eta hartu egin zuten. Horrela ekin zion aktore ibilbideari.[1]
Goenkalen bi urte pasatxo egin ondoren, Hasiberriak saioan aritu zen bi urte eta erdiz, hura ere ETBn bertan. Gero, Madrila joan zen, Tele 5 kateko Hospital Central telesailean jardutera.[1]
Filmografia
Erreferentziak
- «Gorka Igartua, Ezkio-Itsasoko aktorea: “Aktore munduak, zenbat eta gehiago murgildu, orduan eta gehiago erakartzen nau”» Goierritarra: 218. 2002-03-26.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.